Jaiotza
Itxura
(«Erditze» orritik birbideratua)

Jaiotza izaki baten bizitzaren hasiera da. Oro har, gizakien eta beste ugaztunen kasuan, umea amaren sabeletik ateratzen denean izaten da: erditzea gertatzean, alegia. Narrasti, txori, intsektu eta arrain gehienen kasuan, animalia arrautzatik ateratzen denean gertatzen da.
Giza jaiotzak folklorean, mitoetan eta erlijioetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Kultura guztietan jaiotzak sustatzea garrantzitsua da herriaren iraupena bermatzeko. Jaiotzak (jainkoena, heroiena, hiriena...) mito askoren elementu garrantzitsuak dira. Jaiotza tradiziozko hastapen-zeremonien antzekoa da.
- Mendebaldeko herrialdeetan, umeei sarritan kontatzen zieten mutilak azetan eta neskak arrosetan jaiotzen direla, edo zikoina batek ekartzen dituela jaioberriak.
- Jesu Kristoren jaiotza urtero ospatzen duen jai kristaua da Eguberria. Eztabaidagai da ea Jesu Kristo existitu zen eta ea zehazki noiz jaio zen, baina kristau gehienen artean haren festa liturgikoki finkatu da abenduaren 25ean.
Giza erditzeak atzeratzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europan, zenbait faktorek eragiten dute emakumeek erditzea atzeratzea, adin zaharragoan erditzea: ikasketa iraunkorrak, emakumezkoen lana, diplomak dituen instalazioa, lan egonkorra, ostatua eta bikote-bizitza[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) «L'âge de la maternité ne cesse de reculer en France» LEFIGARO 2010-03-25 (kontsulta data: 2021-12-23).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |