Maria Colera
Itxura
(«Maria Colera Intxausti» orritik birbideratua)
| Maria Colera | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Donostia, 1972 (53/54 urte) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Bartzelona |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | itzultzailea, interpretea eta irakaslea |
Maria Colera Intxausti (Donostia, 1972) itzultzailea eta interpretea da.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Filologian lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea) da, eta Hitzaldietako Interpretazioko masterra egin zuen Madrilgo Unibertsitate Europarrean. Itzultzaile eta interprete autonomoa da, eta irakasle ere aritu izan da; esate baterako, Bartzelonako Unibertsitatean "euskal kultura, politika eta gizartea, eta literaturako"[1] eskolak eman izan ditu.
Hainbat literatura-lan ekarri ditu euskarara, esate baterako, Virginia Woolfen Gela bat norberarena. Halaber, katalanera edo gaztelaniara itzuli ditu euskarazko zenbait lan.
Hainbat hedabidetan kolaboratzen du, besteak beste, Argia aldizkarian.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mari Luz Esteban: El feminisme i les transformacions en la política (Pol·len, 2019). Euskaratik katalanera itzulia.
- Onintza Irureta: No eran trabajadoras, sino mujeres (Manu Robles Arangiz Institutua, 2019). Euskaratik gaztelaniara itzulia.
- Barbara Ehrenreich eta Deidre English: Sorginak, emaginak eta erizainak: Emakumezko sendalarien historia bat (Katakrak, 2019).
- Joseba Sarrionandia: Jo no sóc d'aqui (Pol·len, 2014). Euskaratik katalanera itzulia, Ainara Munt Ojangurenekin elkarlanean.
- Virginia Woolf: Gela bat norberarena (Consonni, 2013).
- Colin Refrew: Arkeologia eta mintzaira: Indoeuroparren enigma (2002)
Narratiba
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iban Zaldua: Enlloc, mai (Godall, 2015). Euskaratik katalanera itzulia, Ainara Munt Ojangurenekin elkarlanean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Itzultzaileak mintzo: Maria Colera Intxausti. (kontsulta data: 2020-04-11).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maria Coleraren lanak, Argia aldizkarian.
- Maria Coleraren lanak, El Salto egunkarian.
- Maria Colera, Elearazi blogean.
- Maria Coleraren lanak, Klitto atari digitalean.
- Maria Colera, Nor da Nor datu-basean.