Programazio neurolinguistikoa
Programazio neurolinguistikoa komunikaziorako, garapen pertsonalerako eta psikoterapiara hurbilketa da, sasizientzian sailkatua[1][2]. Aurrenekoz Richard Bandler-en eta John Grinder-en The Structure of Magic I liburuan plazaratu zen (1975). Programazio neurolinguistikoak prozesu neurologikoen, lengoaiaren eta eskuratutako portaera-ereduen arteko lotura ezartzen du, eta horiek teknika jakin batzuen bidez aldatu daitezkeela helburu zehatz batzuk lortzeko. Bandler eta Grinder-en esanetan, programazio neurolinguistikoaren bidez fobiak, depresioa, tik-nahasteak, ondoez psikosomatikoak, miopia, alergia, hotzeria eta ikaskuntzaren nahasmenduak konpondu daitezke, sarritan saio bakar batean. Halaber, programazio neurolinguistikoak aparteko gizakien trebeziak azaleratu ditzake, edonori horiek eskuratzea ahalbidetuz.
Zenbait hipnoterapistak programazio neurolinguistikoa bere egin dute, baita beste hainbeste enpresak ere, zeinak baieztapen-multzo hau seminariotan saltzen dieten negozioei eta gobernu-agentziei. Seminario horietako asko lidergo-trebaketa moduan saltzen dira.
Programazio neurolinguistikoaren bultzatzaileek egindako baieztapenek ez dute ebidentzia zientifikorik eskuratu gaurdaino; beraz, pseudozientzia gisa sailkatu da. Berrikusketa zientifikoek erakusten dute programazio neurolinguistikoa garunaren barne-mekanismoen zaharkitutako metaforetan oinarrituta dagoela, gaur egungo teoria neurologikoarekin bateraezinak direnak, eta askotariko egitate-akatsak dituela. Beste berrikusketa batzuek azaleratu dute programazio neurolinguistikoa babestu duten ikerketa askok metodologia-akats nabarmenak dituztela, eta ikerketa horietako bakoitzeko, hiru ikerketa daudela, kalitate handiagokoak, Bandlerrek, Grinderrek eta programazio neurolinguistikoaren beste jarraitzaileek egindako baieztapenak erreproduzitzeko gai izan ez direnak.
Helburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Programazio neurolinguistikoaren bidez, gehien erabiltzen duten pentsamendu eredua zein den eta zein emaitza lortzen dituzten jakin dezakete. Pentsamendu eredu hori aski probetxugarria ez dela pentsatzen badute, beren neurrira birmoldatu dezakete. Entrenamendu eta diziplina kontua da. Beraz, programazio neurolinguistikoaren helburuak dira, pentsamendu txarrak alde batera uztea eta pentsamendu onei bidea irekitzea, gure osasun psikologikoa zaintzeko.
Teknikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1. Burujabetza
2. Aldartea aztertzea eta aldatzea
3. Helburu eta balio propioez jabetzea
4. Fluxu-egoera versus estresa
5. Pertsonen arteko eragina
6. Estresa pertsonen arteko harremanen mende egon daiteke
7. Tentsio-giroan hitz egitea
8. Besteren emozioei aurre egitea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Greif, Siegfried. (2022). Greif, Siegfried ed. «Pseudoscience and Charlatanry in Coaching» International Handbook of Evidence-Based Coaching: Theory, Research and Practice (Springer International Publishing): 755–772. doi:. ISBN 978-3-030-81938-5. (kontsulta data: 2026-11-10).
- ↑ Witkowski, Tomasz. (2010). «Thirty-Five Years of Research on Neuro-Linguistic Programming. NLP Research Data Base. State of the Art or Pseudoscientific Decoration?» Polish Psychological Bulletin; 2010; No 2 (Committee for Psychological Science PAS) ISSN 0079-2993. (kontsulta data: 2026-11-10).