Ado Birk
Itxura
Ado Birk (Mõnnaste, 1883ko azaroaren 14a - Sosva, 1942ko otsailaren 2a) estoniar politikaria izan zen. Estoniako 3. lehen ministroa izan zen 1920ko uztailaren 20tik uztailaren 30ra.
Rigako Seminario Teologiko Ortodoxoan graduatu zen eta San Petersburgoko Akademia Teologikoan eta Tartu, San Petersburgo eta Leipzigeko zuzenbide fakultateetan ikasi zuen.
Lehen ministro izan zen hiru egunez 1920ko uztailean. 1922tik 1926ra Estoniako enbaxada Errusian lan egin zuen. 1920ko eta 1930eko hamarkadetan aktibo egon zen Estoniako Eliza Ortodoxoan. Estoniako okupazio sobietarraren ondoren, NKVDk atxilotu zuen eta SESBra bidali zuten. Heriotza-zigorra ezarri zioten, baina exekuzioaren aurretik hil zen.