Albin Egger-Lienz
| Albin Egger-Lienz | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Stribach, 1868ko urtarrilaren 29a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | St. Justina (en) |
| Hobiratze lekua | |
| Familia | |
| Aita | Georg Egger |
| Ezkontidea(k) | Laura Egger-Lienz |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | alemana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria, unibertsitateko irakaslea eta ilustratzailea |
| Enplegatzailea(k) | Bauhaus-Universität Weimar (en) |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Mugimendua | espresionismoa secession (en) |
| Zerbitzu militarra | |
| Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Albin Egger-Lienz (Lienz, 1868ko urtarrilaren 29a – Bolzano, 1926ko azaroaren 4a) austriar margolaria izan zen.
Bere aitarengandik ikasi zuen margotzen eta ondoren Municheko Akademian ikasi zuen eta Franz Deffregez eta Jean-François Milleten eragina jaso zuen. 1893tik 1899ra han lan egin zuen, eta bere eszena historikoak eta nekazari-bizimodua erakusten hasi zen.
1899an Laura Möllwaldekin ezkondu eta Vienara joan zen bizitzera, baina ez zuen irakasle lanik lortu Arte Ederren Akademian. 1900. urtean Parisko Erakusketa Unibertsalean parte hartu zuen eta brontzezko domina bat lortu zuen.
1910eko hamarkadan Tirolen lan egin zuen eta 1909an Vienako Sezesioan parte hartu zuen eta Ferdinand Hodlerren eragina jaso zuen. 1911tik 1912ra Weimarren irakasle izan zen eta 1913an Bolzanotik gertu joan zen. Lehen Mundu Gerran gerra-margolaria izan zen, eta hura amaitzean irakasle postua lortu zuen Vienan. Bere azken urteetan Lienzeko Gerran Hildakoen Oroimenezko Kaperan lan egin zuen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Adorazioa" (1904)
- Der Totentanz von Anno Neun (1906–1908)
- Almlandschaft im Ötztal (1911)
- Den Namenlosen, Heeresgeschichtliches Museum Wien (1916)
- Finale (1918)
- Madonna (c. 1920–1922)
- Die Schnitter (Die Bergmäher bei aufsteigendem Gewitter) (1922)
- Sturm. Den Namenlosen (1925) Lienzeko kapera, Austria
- Auferstanderner Christus (fresko, 1925)