Alexandro Polihistor
| Alexandro Polihistor | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Mileto eta Frigia, K.a. 100 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Laurentum (en) |
| Heriotza modua | istripuzko heriotza |
| Familia | |
| Aita | ezezaguna |
| Ama | ezezaguna |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | antzinako greziera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | historialaria, idazlea eta geografoa |
Luzio Kornelio Alexandro Polihistor, (antzinako grezieraz: Ἀλέξανδρος ὁ Πολυΐστωρ; K.a. I. mendearen lehen erdian loratu zen) Alexandro Miletokoa izenarekin ere ezaguna, greziar jakintsua izan zen. Mileton-n jaio zen, K.a. 110-105 inguruan. Gerra Mitridatikoetan erromatarrek esklabo bihurtu zuten, eta Erromara eraman zuten tutore-lanak egiteko. Aske geratu ondoren, Italian bizitzen jarraitu zuen, erromatar hiritar gisa. Idazle gisa hain emankorra izan zen, non Polihistor (jakintsu handia) goitizena jaso baitzuen. Bere idazlan gehienak galdu egin dira, baina gorde diren zatien bidez antigoaleko gauzei eta ekialdeko Mediterraneoari buruzko informazio baliotsua jaso daiteke.[1]
Bere lanen artean antzinako munduko ia herrialde guztiei buruzko kontakizun historikoak eta geografikoak zeuden, baita Judeuei buruz izeneko liburua ere (antzinako grezieraz: Περὶ Ἰουδαίων). Azken lan horretan, bestela ezezagunak izango liratekeen hainbat idazlanen pasarteak bildu zituen.[2]
Italiako Laurentum hirian hil zen, sute batean, K.a. 40 urtea eta gero.
Errreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Blakely, Sandra. (2015). Alexandros Polyhistor (273): Biographical Essay. Brill's New Jacoby, Part III.
- ↑ «ALEXANDER OF MILETUS - JewishEncyclopedia.com» jewishencyclopedia.com (kontsulta data: 2026-10-29).