Aloidendron barberae
Itxura
| Aloidendron barberae | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Plantae |
| Ordena | Asparagales |
| Familia | Asphodelaceae |
| Generoa | Aloidendron |
| Espeziea | Aloidendron barberae Dyer
|
| Basionimoa | Aloe barberae |
Aloidendron barberae (lehenago Aloe barberae) edo aloe zuhaitza Aloidendron generoko landare zukutsu bat da. Hego Afrikako jatorrizkoa da, Mozambikeraino iparralderantz. Bere kliman oso hazkuntza geldoa du, baina 18 metroko altuera eta 0,9 metroko zurtoina izatera iritsi daiteke. Aloidendron barberae Afrikako aloe motako landarerik handiena da. Maiz dekoraziorako erabiltzen da. Loreak tutu itxurakoak dira, eta orokorrean arrosak. Neguan loratzen da, eta Nectariniidae familiako txoriek polinizatzen dute.