Angus Young
| Angus Young | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Angus McKinnon Young |
| Jaiotza | Glasgow, 1955eko martxoaren 31 (71 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Ashfield Boys' High School (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | gitarra-jotzailea, kantugilea, konpositorea eta rock musician (en) |
| Lantokia(k) | Sydney |
| Kidetza | AC/DC Marcus Hook Roll Band (en) |
| Genero artistikoa | hard rock blues rock rock-and-rolla |
| Musika instrumentua | Gibson SG (en) |
| Diskoetxea | EMI |
Angus McKinnon Young (Glasgow, Eskozia, 1955eko martxoaren 31) musikaria eta gitarra-jotzailea da. Eskozian jaioa, haurra zelarik familiarekin batera Australiara lekualdatu zen; horregatik, Erresuma Batuko eta Australiako nazionalitateak ditu. AC/DC australiar heavy rock musika taldeko sortzailea izateaz gain, anaia Malcolm Youngekin batera gaur egun arte talde horretan iraun duten kide bakarrak dira. Eragin eta ospe handiko taldea da, eta aldizkari ugaritan musika-jotzaile onenen artean aipatu dute.
Youngek agertokian gauzatu ohi dituen mugimendu gartsu eta basatiei zor die lortu duen ospearen zati bat. Hard rock munduan, ospetsua da Angusen ahate ibilkera berezia; gainera, musika emanaldietan eskolako uniformea jantzi ohi du. Rolling Stone aldizkariak inoizko ehun gitarra-jotzaile onenen zerrendako 96. postuan ezarri zuen; Total Guitar aldizkariak, berriz, hogeigarren postuan.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Angus Young Glasgowen jaio zen (Eskozian), 1955eko martxoaren 31n. Gurasoak Malcolm William Young (1911–1985) eta Margaret Young (1913–1988) izan zituen eta, 1963an, haurra zelarik, ia familia osoa Australiara joan zen bizitzera. Senideak George, Margaret, Malcolm eta Alex zituen eta azken hori Londresen geratuko zen.
Sydneyen, Young senideen artean musika taldea osatzen hasi ziren eta Angus banjoa jotzeari ekin zion. 1970ean, bigarren eskuko lehen gitarra erosi zuen etxe ondoko musika denda batean.
| « | Gibson SG bat neukan izerdi eta urarekin hondatu zen arte. Giderra fin-fina eta leuna zen, baina okerturik zegoen. 67ko modelo bat zen eta bigarren eskukoa. Kolore marroi iluna zuen.[1] | » |
Bederatzi urte zituen gitarra jotzen hasi zenean eta, hamabost urterekin, eskola utzia zuen. Gustura joaten zen lanera, horrela, bizitza osorako afizioa izan zuenerako materiala lortzeko aukera izaten baitzuen. George anaia The Easybeats bandako kide zen eta Angus eta Malcolmi irakatsi zien gitarra jotzen. Hasiera batean Kentuckee izena bazuen ere, Tantrum izan zuen lehen banda eta badirudi garai hartan ekin ziola duck walk edo ahate ibilkerari, Chuck Berry miretsia imitatuz. Eskolako jantzia erabiltzea, berriz, arrebaren ideia izan omen zen, Angus presaka etortzen baitzen eskolatik eta ez omen zuten janzkera aldatzen denborarik galdu nahi.
Ez da bizitza pribatua agertzearen zale. Sydneyn bizi da, Kangaroo Pointen (Sutherland Shire) emazte Ellenekin batera. Aaltenen (Herbehereak) ere badu etxea —hangoa da emaztea—. Erretzaile sutsua da, baina ez du edaririk probatzen.
2012ko maiatzaren 16an, Guitar Magazinek eginiko inkesta batean, inoiz izandako australiar gitarra-jotzaile hoberena izendatu zuten.



AC/DC eta arrakasta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1973an, Youngek hemezortzi urte zituela, anaia Malcolmekin batera, AC/DC taldea sortu zuen. Izena arrebaren josteko makinan agertzen zen idatziaren laburduratik atera omen zuten (alternating current/direct current); euskaraz “korronte alternatiboa, korronte jarraia”. Horrek taldearen energia eta potentziala irudikatuko zuela pentsatu zuten.
Bandaren hasierako kideak Malcolm gitarra-jotzailea, Phil Rudd bateria, Mark Evans baxu-jolea eta Angus gitarra-jotzailea izan ziren. Can I Sit Next To You Girl izan zen haien lehen singlea. Dave Evans kantaria zen.
Aurrerago, hainbat ordezkapen izan ziren; 1974an, Bon Scott bokalistak hartu zuen Dave Evansen tokia, baina, 1980an, edariarekin zituen arazoak zirela-eta, hil egin zen eta Brian Johnsonek hartu zuen haren lekua.
Denboraren poderion, Angus estilo pertsonala azpimarratzen hasi zen. Ikuslegoa txunditzeko moduko itxuraren bila, hainbat mozorro erabili zituen hasieran: gorila, Spiderman, Superman... azkenean, arrebaren iradokizunari jarraituz, eskola-uniformea hartu zuen arte. Margareten iritziz, umekeriatan ibiltzen zen eta ondo zihoakion janzkera hori. Horrez gain, emanaldi guztietan unean zeuden herriko banderadun galtzontziloak erakusteko joera hartu zuen. Eszenatokian gauzatu ohi dituen mugimendu gartsuek eta gitarra jotzeko duen talentuak ospetsu egin dute: historian izan diren gitarra-jotzaile onenen artean dago.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Angusek dioenez, eragin handiak jaso ditu hemendik eta handik: Malcolm anaia, Chuck Berry, Freddie King, Muddy Waters, Keith Richards... Orain, ordea, berak du eragina besteengan. Haren estiloak zirrara handia sortzen du hard rock musika jotzaileen artean. Gainera, AC/DC taldean eginiko lan bikaina gazte eta talde ugariren inspirazio iturri izan da, besteak beste, Guns N' Roses, Slayer, The Cult, Jackyl, Metallica, Def Leppard, Iron Maiden, Disturbed, Jet, Alter Bridge, Buckcherry, Airbourne, The Darkness, Rob Tognoni, Wolfmother eta You Am I.
2006ko abuztuaren 24an, Kerrang! aldizkariko Legend Award saria jaso zuen Paul Brannigan editorearen eskutik. Honek, AC/DC historiako talde onenetako bat zela esan zuen.
Paytem Jane kantari eta modeloak Angusek idatziriko Big Jack gaiari zor dio bere goitizena.
Gibson etxeak, Angusen ospea aprobetxatuz, Gibson Angus Young Signature izeneko modeloa kaleratu zuen.
2012ko maiatzaren 16an, Guitar Magazinek eginiko inkesta batean, inoiz izandako australiar gitarra-jotzaile hoberena izendatu zuten.
Musika ekipoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gitarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Angusek hainbat Gibson SG erabili ditu: Standard, 61 Reissue, Custom SG eta Signature SG. Gutxitan aldatu du hori, baina baditu Telecaster, Gibson Firebird eta Gibson ES-335 gitarrak ere. Ernie Ball Slinky RPS sokak erabili ohi ditu.
2003an AC/DC bandak jam session bat egin zuen Rolling Stones bandarekin batera eta Angusek Gibson ES-335 bat erabili zuen eta ez SG bat.
Haren Gibson SG-en artean, bat azpimarratu beharra dago: neurrira egin zioten eta inkrustazioak ditu s eran, AC/DCren korronte alternoa irudikatuz.
Hala ere, 1973an 68ko modeloa erosi zuen eta egun, oraindik darabil. Lisa Sharkeni eskainitako elkarrizketa batean, lagun batek ekarritako katalogo batean ikusi omen zuen eta berehala gustatu omen zitzaion. Adarrek liluratu omen zuten eta deabruaren itxura ematen zion gorri dizdiratsu hark, baina, gero, erabilera erraza, pisu arina eta tonua baloratu zituen. [2]
Anplifikadoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marshall JTM45, JTM50, JMP50 eta Superlead ditu. Nagusia JTM45 bat da eta bai zuzenean eta baita estudio grabazioetan ere erabili ohi du.
Estiloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estilo berezia du, bai janzkerarengatik, bai agertokian gauzatu ohi dituen mugimendu gartsu eta basatiengatik. Jauzika eta batetik bestera korrika aritzen da kontzertuetan, baita taldeko kideen bizkar gainera igo ere. Ahate ibilkera ere haren estiloaren bereizgarri da.
Musikari dagokionez, 1950eko hamarkadako rock and rolla eta bluesaren eragina nabaria da. Horrez gain, folk eskoziarraren kutsu bat ere badu. Angusek, gitarra jotzeaz gain, koroak ere egiten ditu hainbatetan, T.N.T. eta Dirty Deeds Done Dirt Cheap kantetan adibidez. Beste batzuetan, bakarko saioak egiten ditu.
Bada AC/DC taldearen kantak sinpleegiak direla esaten duenik ere. 1979an, Atlanta Gazettek eginiko elkarrizketan, honako hau erantzun zuen Youngek:
| « | Rock and rolla besterik ez da. Zenbat eta sinpleagoa izan abesti bat, orduan eta hobeto islatzen du kaleko pertsona arrunten bizitza. | » |
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Angus Young bereak eta bi eginez, 2001