Asiento

Asiento (euskaraz: «idazpen») bake-itun batzuetan sartzen zuten dokumentu bat izan zen, zeinaren bidez merkatari-talde batek merkataritza-bide edo produktu baten gaineko monopolioa jasotzen baitzuen.[1] Estankoa bezala, asientoa Espainiako Koroak emandako lizentzia bat izaten zen, non merkatari talde batek- eta ez gizabanako batek- merkataritza-bide edo produktu baten monopolioa jasotzen zuen.
Testuinguru komertzial batean, "kontratua, akordio komertziala" esan nahi du asientok (gaztelaniazko sentar, sentarse aditzetik- euskaraz: «eseri»-, eta era berean latinezko sedere aditzetik ekarria). Georges Scelleren hitzetan, "Espainiako zuzenbide publikoko termino bat, Espainiako gobernuaren eta partikularren artean onura publikorako egindako kontratu guztiak izendatzen zituena" izaten zen.[2]
Kasu askotan, eskala-ekonomien kasuan, finantziazio moduko asiento baten emaitza konpainia pribilegiodun (italieraz: compagna) bat zen, hau da, bere jarduerek Estatuaren babesa zuten pribilegio berezi baten bidez merkataritza-konpainia bat; pribilegio horrek, beti erabateko monopolioa ez izan arren, berezko monopolio bat ezartzen zuen Estatuaren esku. Konpainia pribilegiodunak XIV. mendean jaio ziren Italian, Genovako Konpainia sortuz; gero, Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainia, Mendebaldeko Indietako Herbeheretar Konpainia edo Sevillako Indietako Kontratazio Etxea nabarmendu ziren.
Asientoak bake-itun batzuetan sartu ziren. Asientorik eztabaidagarriena "asiento de negros" izenekoa izan zen, esklabo-trafikoaren monopolioa ezartzen baitzuen, baina "tinduen eta koloreen asientoa" ere egon zen (geroago estanko bihurtua), besteak beste.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Marley, David, ed. Reales asientos y licencias para la introducción de esclavos negros a la América Española (1676-1789). Windsor.
- ↑ Postma, Johannes. (1990). The Dutch in the Atlantic Slave Trade, 1600-1815. Cambridge University Press, 29 or..