Edukira joan

Azido foliko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azido foliko
MotaB taldearen bitaminak eta folic acids (en) Itzuli
Erabilera
RolaB taldearen bitaminak
Identifikatzaileak
MeSHD005492
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Azido folikoa (B9 bitamina, Bc bitamina edo folazina) edo folatoa (forma naturala), hala nola azido pteroil-L-glutamikoa, pteroil-L-glutamatoa eta azido pteroilmonoglutamikoa B9 bitaminaren forma disolbagarriak dira. Azido folikoa bere horretan ez da biologikoki aktiboa, baina garrantzi biologiko handikoa da, gibelean, azido dihidrofolikoan bilakatzen delako.

B9 bitamina oso beharrezkoa da hainbat funtziorako. ADNan sintetizatu, konpondu eta folatoa behar duten erreakzioetan laguntzeko. Zelula dibisio eta hazkuntzan oso garrantzitsua da, baita haurtzaro eta haurdunaldian ere. Minbiziak elikatzen ditu, aldi berean. Bai umeek zein helduek azido folikoa behar dute globulu gorriak sortzeko eta anemia ekiditeko.

Azido folikoaren iturri nagusia hostoak dituzten landareak dira, nahiz eta lekaleek ere baduten. Hortik dator bere izena, latinez folium hitzak "hosto" esan nahi baitu.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]