Badb
| Badb | |
|---|---|
| Irlandar mitologia | |
| Ezaugarriak | |
| Sexua | emakumezkoa |
| Familia | |
| Ama | Ernmas (en) |
| Anai-arrebak | Ériu, Mórrígan, Fódla (en) |
Badb (antzinako irlanderaz, [baðβ] ahoskatua), edo irlandera modernoan Badhbh[1] (irlanderazko ahoskera, [bəu], Munsterreko irlanderaz: [bəiw]), Irlandar mitologiako erregina eta gerra jainkosa da. Bere izenak "bele" ere esan nahi du eta bele itxura hartzen du. Horregatik, batzuetan, Badb Catha ('gudu belea')[2] izena ematen zaio. Beldurra eta nahasmena sortzen dituela soldaduen artean, batailaren bere gudarostearen alde jartzeko. Borroka aurretik ere ager daiteke, datorren sarraskia iragartzeko edo pertsona nabarmen baten heriotza iragartzeko. Batzuetan intzirien bidez egiten zuen iragarpena, eta horregatik, ikerlariek geroagoko irlandar folklorean agertzen den bean-sydhe (banshee) pertsonaiekin antzekotasuna daudela nabarmendu dute, Banshee-ak ere heriotza iragartzen duelako oihu eginez.
bere ahizpak diren Macha eta Morrigan edo Anand jainkosekin, Badb hiru Morrígna (gerrako jainkosen hirukotea) taldeko osagaietako bat da.[3][4][5]
Bere irudiak elezaharretan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Irlandar elezaharretan, Badb gerra eta heriotzarekin lotzen da, berehalako odol isurketa aurreikusten duelako edo guduetan parte hartzen duelako, non soldaduen artean nahasmena sortzen duen. Zorigaiztoa iragartzen duen heinean, hainbat forma ezberdinetan agertzen da. Togail Bruidne Dá Dergan narrazioan, esate baterako, Conaire Mór eroriko dela profetizatzen duenean hag (sorgin gaizto zahar eta itsusi) itsusi baten itxura hartzen du. Antzeko mozorroarekin agertzen da Togail Bruidne Dá Choca kontakizunean, Cormac Condloingesen erailketa iragartzeko. Eta "washer at the ford" (uberan gobada egiten duen emakumea) itxura hartzen ere —emakume batek Cormacen gurdia eta arnesa garbitzen ditu ubera batean, eta hori heriotzaren zantzutzat jotzen zen—.[6][7] Badb-en negarrek ere zantzu txarra izan zezaketen: Cormac-en berehalako heriotza iragartzen da honela: "Babd aho-gorriek etxe inguruan negar egingo dute, / Hilotzak eskatuko dituzte. eskistoak izango dira" eta "Babd zurbilek garrasi egingo dute" hitzekin.[8] Ipuinetan deskribatzen diren jokamolde horiek Bansheearen jokabideek dutenekin antz handia dute.[9]
Era berean, askotan irudikatu zen gerrako parte-hartzaile aktibo gisa; are gehiago, gudu-zelaiari "Badb-en lorategia" esaten zitzaion batzuetan.[10] Cath Maige Tuiredeko lehen guduan, Badb —Macha eta Morrígan ahizpekin batera— Tuatha Dé Danann arrazakoen aldean borrokatzen da. Bere magia erabiliz, hiru ahizpek beldurra eta nahasmena sortarazten dute Fir Bolg-en armadaren abaitan, "laino hodei trinkoak eta suzko euri amorratua" konjuratuz eta etsaiei "ez zieten utzi atseden hartzen ez eta geratzen egun gauez".[11] Badbek antzeko papera du Táin Bó Cúailnge (Cuailnge-ko zezenaren lapurreta) ipuinean. Medb erreginaren gudariak izutzen eta desorientatzen ditu eta asko euren armen bidez hiltzen dira. Bele edo bele oihulariaren itxura hartzen zuen maiz, beldurra sartzen zion entzuten zuenari, eta batzuetan, ikusi ez, baina bere bere ahotsa entzuten zen gudu-zelai bateko hilotzen artean.
Cath Maige Tuiredeko bigarren guduan Tuatha Dé Danann arrazakoek fomoréak garaitu ondoren, Badbek (edo Morrigan, Ernmasen alaba), zorigaiztoa iragarri beharrean, profezia bat abesten du garaipena eta bake garaia ospatuz.[12]
Gero, munduaren amaiera posiblearen profezia bat ematen du, "bertan legokeen gaitz bakoitza, gaixotasun bakoitza eta mendeku bakoitza aurreikusiz."[13]
Ahaidetasun
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Badb, askotan, Morrígnegtako bat bezala identifikatzen da, Irlandako gerrako jainkosen hirukote bat, nahiz eta gai horren inguruan irakurketa eta ezatabaida ugari dauden. Lebor Gabála Eremn-en, Badb, Macha eta Morríganek Morrígna hirutasuna osatzen dute eta Ernmas nekazari jainkosaren alaba dira. Bertsio horren arabera, Ériu, Banba eta Fódlaren arreba ere bada, Irlandako hiru jainkosa amandre, lurrari izena ematen diotenak.[3]
Lebor Gabála Érenn-ek ere Badb Neit gerra jainkoaren bi emazteetako bat dela dio. Gutxiagotan, Tethra errege fomoriarraren emazte gisa azaltzen da.[9]
Antzeko jainkosak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Badbek gudu-zelaiko jainkosa beldurgarri eta zorigaiztoaren iragarle moduan, Nemain irlandarraren antz handia du. Badb bezala, Nemain Neiten emazte gisa agertzen da da. Idazleek, batzuetan, beren izenak erabili izan dituzte elkar ordezkatuz, eta horrela jainkosa bakarra izan zitekeela iragartzen da. Bestalde, ordea, W. M. Hennessyk adierazi zuen Badb eta Nemainek guraso ezberdinak zituztela, figura guztiz berdinak ez zirela iradokiz.
Badirudi Badbek ere lotura estua duela Cathubodua, edo Bodua, jainkosa galiarrarekin.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzeko hitzak aurki daitezke hizkuntza zelta ezberdinetan, hala nola: irlanderazko badhbh 'bele txanodun, irelu, liskarzalea' irlandera goiztiarreko badb, 'bele, deabru' Badba, galeserazko bod, 'miru', galierazko Bodv- izena, Bodvo-gnatus, eta galesezko Bodnod izenak. Hori kontuan hartuta Alexander MacBain filologo eskoziarrak, bere 1885ko Celtic Mythology and Religion liburuan, iradoki zuen *bodwā- izango zela antzinako forma aitzinzelta. Hala ere, Julius Pokornyk (1959:203) *badwā- iradokitzen du antzeko datuetan oinarrituta. Bai MacBainek bai Julius Pokornyk (1959:203) böð nordikoa, boðvar forma genitiboan, 'gerra' esan nahi duela ohartarazi zuten. Hitzak, gainera, erro bereko beadu hitza anglosaxoiarekin lotu zuten; beadu (nominatiboan), beadwe (genitibozko forma dean). Hitzak, jatorrian, 'bataila' edo 'liskarra' adierazten zuen. Julius Pokorny austriar-txekiarrak (1959:203) *bhedh- 'induskatu, zulatu' esan nahi duen erro aitzinindoeuroparraren forma hedatu gisa aurkezten zuen elementua Sustrai horrekin lotzen ditu Pokornyk ere sanskritozko bádhatoa, 'zapaldu', eta lituanierazko bádak, 'gosetea'.
W. M. Hennessy irlandar adituek argudiatzen du bodb edo badb hitzak jatorrian amorrua, sumina edo indarkeria esan nahi zuela, eta sorgin, irelu edo jainkosa esan nahi hartu zuela gero, folklorean bele txanoduna delakoak irudikatua. Peter O'Connell irlandarraren 1819ko Irish Dictionary hiztegian honela definitzen du Badb: "bean-sidhe (Banshee), emakumezko irelu, mamu edo espektro, ustez familia jakin batzuei atxikia, eta batzuetan bele txanodun" moduan agertzen dena eta badb-catha "bele txanoduna, ekaitzaren bele" bezala. Beste sarrera batzuk bere izaera hirukoitzari buruzkoak dira: "Macha, hau da: bele txanoduna; Morrighain, hau da: irelu handia; Neamhan, hau da: Badb catha nó feannóg; badb catha, edo bele txanodun".[14]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Dinneen, Patrick S.. (1927). "Maċa". Foclóir Gaeḋilge agus Béarla: an Irish–English dictionary, being a thesaurus of the words, phrases and idioms of the modern Irish language (New edition, revised and greatly enlarged ed.). Dublin: Irish Texts Society, 692 or..
- ↑ «eDIL - Irish Language Dictionary» Royal Irish Academy’s Dictionary of the Irish Language (kontsulta data: 2026-07-20).
- 1 2 Macalister, R.A.S. (itzul). (1941). Lebor Gabála Érenn: Book of the Taking of Ireland Part 1-5. Dublin: Irish Texts Society.
- ↑ Cath Maige Tuired: The Second Battle of Mag Tuired, 166. atala, in: CELT: The Corpus of Electronic Texts, Corpus of Electronic Texts Edition: G300010
- ↑ Gray, Elisabeth A., ed. & trans. (1982) Cath Maige Tuired: The Second Battle of Mag Tuired, 167 atala, in: CELT: The Corpus of Electronic, Corpus of Electronic Texts Edition: T300010Texts
- ↑ Koch, John T. (2005). Celtic Culture: a historical encyclopedia.. Santa Barbara, Kalifornia: ABC-CLIO., 220 or. ISBN 9781851094400..
- ↑ Davidson, Hilda Ellis. (1988). Myths and Symbols in Pagan Europe: early Scandinavian and Celtic Religions.. Syracuse, NY: Syracuse University Press, 99 or. ISBN 9780815624417..
- ↑ Hennessy, W. M. (1870–72). «The Ancient Irish Goddess of War» Revue Celtique 1: 32–37..
- 1 2 (Ingelesez) Mackillop, James. (2004). A Dictionary of Celtic Mythology. New York: Oxford University Press, 30 or. ISBN 9780198609674..
- ↑ Sjoestedt, Mary-Louise. (2000). Celtic Gods and Heroes. Mineola, NY: Dover Publications, 32 or. ISBN 9780486414416..
- ↑ Fraser, J. (arg. eta itzul.). (1915).The Celtic Literature Collective The First Battle of Moytura. The Celtic Literature Collective in: Ériu.The Celtic Literature Collective, 1–63 or..
- ↑ «Cath Maige Tuired: The Second Battle of Mag Tuired» celt.ucc.ie (kontsulta data: 2026-07-20).
- ↑ «Cath Maige Tuired: The Second Battle of Mag Tuired» celt.ucc.ie (kontsulta data: 2026-07-20).
- ↑ Evans-Wentz, Walter Yeeling. (1911).Project Gutenberg The Fairy-faith in Celtic Countries. Project Gutenberg, 304–305 or..
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ó Cuív, Brian (1968) Irish Sagas; ed. Myles Dillon. Cork: Mercier.
- MacBain, Alexander (1982) An Etymological Dictionary of the Gaelic Language. Gairm Publications.
- Pokorny, Julius (1959). Indogermanisches etymologisches Wörterbuch.