Edukira joan

Bamberg

Bamberg
Bamberg
unibertsitate-hiria
Administrazioa
Antzinako herrialdea Alemaniar Inperioa
Antzinako herrialdea Bavariako Erresuma
Gobernu-eskualdeFrankonia Garaia
AlkateaSebastian Niedermaier
Izen ofizialaBamberg
Jatorrizko izenaBamberg
Posta kodea96001 eta 96052
Udalerri kodea09461000
Geografia
Koordenatuak49°53′30″N 10°53′30″E / 49.8917°N 10.8917°E / 49.8917; 10.8917
Mapa
Azalera54,62 km²
Altitudea262 m
MugakideakBamberg
Demografia
Biztanleria77.218 (2025eko abenduaren 31)
alt_left 39.670 (%51,4) (%48,6) 37.548 alt_right
alt_left 40.128 (%52) (%48,5) 37.464 alt_right
Dentsitatea1.414 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0951
Hiri senidetuakEsztergom, Bedford, Feldkirchen in Kärnten, Praga, Rodez, Villach, Fredonia, Nagaoka, Carlos Paz (en) Itzuli eta Prague 1 (en) Itzuli
MatrikulaBA
stadt.bamberg.de

Bamberg Alemaniako hiri bat da, Bavaria estatuko Frankonia Garaia eskualdean dagoena. Nurenbergetik 63 km iparraldera kokatzen da eta 80.000 biztanle inguru zituen 2026an.

Regnitz ibaiaren ertzean dago, honek Main ibaiarekin bat egin baino hiru kilometro lehenago hain zuzen ere. Regnitz ibaia bitan banatzen da eta tartean eratu diren uharteetan daude auzo batzuk, beste batzuk ibaiaren ertzetan eta azkenik Bergstadt auzoa Steigerwald mendizerraren aurreko muinoetan kokatzen da.

Erromatarrek ingurua utzi eta germaniarrak iristean Bambergeko elizbarrutia sortu zen, biztanle gehienak eslaviarrak zirelarik. Hiria lehenengo aldiz 902 urteko idatzi batean aipatzen da, Babenberch izenarekin, bertan ba omen zen Babenberg familiaren gaztelu bat. Familia ondorengorik gabe gelditu zenean saxoien esku gelditu zen eta hauek Würzburgeko elizbarrutian sartu zuten, 1007an Henrike II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak berriro elizbarrutik biak banatu zituen arte. Enperadore berak katedrala (1012an) eta Michaelsberg Apaizetxe beneditarra (1017an) eraiki arazi zituen.

XIII mendetik aurrera Bambergeko apezpikuak Inperioko printze ere izan ziren eta Bambergetik haratago zeuden lurralde askoren jabe bihurtu ziren, tartean Salzburgo, Karintia, Turingia eta Danubio ertzetako lursail ederrak. Sorginen aurkako auzi gogorrak ere burutu zituzten apezpikuek, batez ere 1626 eta 1631 urteen artean. 1647an Unibertsitatea sortu zen Academia Bambergensis izena zuena.

Bambergeko eslaviarrek Poloniara egin zuten alde 1719 eta 1753, gaur egun oraindik Bambrzy izena mantentzen dute eta Alemaniar jatorriko poloniarrak kontsideratzen dira. 1759an elizbarrutia eta barruan zituen ondasun guztiak Austriari saldu zitzaizkion baina Napoleondar Gerren ondoren Bavariaren barnean gelditu zen.

Lehen Mundu Gerran Munichen matxinada komunista bat izan zen eta Bavariako gobernuak Bambergera egin zuen alde egoera itzuli artean.

Gizateriaren Ondare

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerran bonbardatu ez zuten alemaniar hiri gutxienetariko bat izan zen, hiritik gertu artilleria-lantegi bat zelako. UNESCOk hirigunea Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Bambergeko hirigunea1
UNESCOren gizateriaren ondarea

MotaKulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 624
Kokalekua Alemania
Eskualdea2Europa eta Iparramerika
Izen ematea1993 (XVII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Bambergeko katedrala (Bamberger Dom): 1004 eta 1012 artean eraiki zen. Sutea izan zuen eta 1111ean sagaratu zen katedrale berria. Erromanikoaren eta gotikoaren arteko nahasketa bat da. Dorreak 81 metrotako altuera dauka eta hiriaren sinbolo den zaldun baten estatua (Bamberger Reiter) ederra dauka.
  • Michaelsberg abadia (Kloster Michelsberg): XII mendeko abade-etxe beneditarra.
  • Jauregi berria (Neue Residenz): Apezpikuen XVII mendeko jauregi ederra. Aipatzekoa da Rosengarten lorategia ere.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko zentsuaren arabera 72.764 biztanle zituen: 35.067 gizonezko (% 48,2) eta 37.695 emakumezko (% 51,8); 100 emakumeko 93,0 gizonezko zeuden. Biztanleen % 15,0 18 urtetik beherakoak ziren eta % 20,4 65 urte edo gehiagokoak. Biztanleen % 14,8 atzerriko herritartasuna zuen. Biztanleen % 48,0 ezkongabeak ziren eta % 36,1 ezkonduta edo izatezko bikote erregistratuan.[1]

Biztanleriaren tamainaUrtea010.00020.00030.00040.00050.00060.00070.00080.00090.0001500160017001800190020002100BambergBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2022
Guztira: 35.073 gizon, 37.695 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
8.21
 
75+
 
12.83
9.15
 
65-74
 
10.42
20.73
 
50-64
 
20.28
11.61
 
40-49
 
11.07
16.80
 
30-39
 
14.08
9.09
 
25-29
 
8.40
8.81
 
18-24
 
8.52
2.30
 
15-17
 
2.18
7.57
 
6-14
 
6.88
2.81
 
3-5
 
2.61
2.91
 
0-2
 
2.73
Iturria: Datu hauek Alemaniako erroldatik hartu dira (Alemanez) Personen: Alter (11 Altersklassen) - Familienstand (ausführlich)/Familienstand - Geschlecht. Statistisches Bundesamt (Destatis) / Zensusdatenbank 2024-07-11 (kontsulta data: 2026-09-05)..

2022ko erroldaren arabera, udalerrian biztanleen % 74,1ek ez zuen inolako migrazio-jatorririk, ez berak ez gurasoek. % 24,4k migrazio-jatorri osoa zuten: beraiek etorkinak ziren edo bi gurasoak ziren etorkinak; eta % 1,5k gurasoetako bat bakarrik zuten etorkina. Migrazio-jatorri osoa zutenen artean, % 89,2 beraiek etorritakoak ziren eta % 10,8 bi guraso etorkinen ondorengoak ziren.[2]

Migrazio-jatorria

53.927
17.732
Migrazio-jatorririk gabe (53.927)Migrazio-jatorri osoa (17.732)Migrazio-jatorri partziala (1.107)

2022ko erroldaren arabera, udalerrian 44.491 etxebizitza zeuden. Horietatik gehienak (30.658, % 68,9) alokairuan ziren. Etxebizitzen batez besteko azalera 82,04 m²-koa zen eta batez besteko alokairua 7,66 €/m²-koa. Hutsik zeuden etxebizitzen tasa % 4,8 zen, eta okupatutako etxebizitzen artean % 28,7 jabeak okupatzen zituzten.[3]

44.491etxebizitza
82,04 m²batez besteko azalera
7,66 €/m²batez besteko errenta

Erabilera

11.399
30.658
Jabetzan (11.399)Alokairuan (30.658)Aisialdikoa (315)Hutsik (2.121)
% 4,8hutsik dauden tasa
% 28,7jabetza tasa

Gela kopuruari dagokionez, etxebizitza gehienek 3 gela zituzten (11.882). Etxebizitza gehienak 1919 aurretik artean eraiki ziren (8.290); eraikin guztien % 87,7 1980 baino lehen eraiki zen. Berogailuari dagokionez, berogailu zentrala (zentralheizung) zen nagusi (28.464 etxebizitza).[3]

Gela kopurua

Gela bakarra3.954
2 gela7.103
3 gela11.882
4 gela10.419
5 gela5.076
6 gela2.879
7 gela edo gehiago3.179

Eraikuntza garaia

1919 aurretik8.290
1919-19495.544
1950-19595.442
1960-19695.599
1970-19795.116
1980-19894.087
1990-19994.951
2000-20092.182
2010-20151.665
2016 eta geroago1.617

Berogailu mota

6.309
7.241
28.464
Urrutiko berogailu-sarea (Fernheizung) (6.309)Solairuko berogailua (Etagenheizung) (7.241)Bloke-berogailua (Blockheizung) (798)Berogailu zentrala (Zentralheizung) (28.464)Labe indibiduala (1.416)Berogailurik gabe (269)

Guztira 13.583 bizitegi-eraikin zeuden. Eraikinen gehiengoa ilarako etxea zen (7.473, % 55,0). Eraikinen artean, gehienek etxebizitza bakarra zuten (6.468).[3] Guztira 41.075 etxegune zeuden. Etxegune gehienak pertsona bakarrekoak ziren (22.483, % 54,7).[4]

13.583bizitegi-eraikin
41.075etxegune

Eraikin mota

3.874
1.552
7.473
Etxe bakartua (3.874)Etxe atxikia (bikoitza) (1.552)Ilarako etxea (7.473)Bestelako eraikin mota (686)

Etxebizitza kopurua eraikineko

6.468
1.914
3.724
1.141
Etxebizitza bakarra (6.468)2 etxebizitza (1.914)3-6 etxebizitza (3.724)7-12 etxebizitza (1.141)13 etxebizitza edo gehiago (336)

Etxegunearen tamaina

22.483
10.617
3.886
Pertsona bakarra (22.483)2 pertsona (10.617)3 pertsona (3.886)4 pertsona (2.809)5 pertsona (848)6 pertsona (430)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabellen. Statistisches Bundesamt (Destatis) (kontsulta data: 2026-09-05).
  2. ↑ (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabelle: Demografie. Statistisches Bundesamt (Destatis) 2024-07-11.
  3. 1 2 3 (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabelle: Gebäude und Wohnungen. Statistisches Bundesamt (Destatis) 2024-07-11.
  4. ↑ (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabelle: Haushalte und Familien. Statistisches Bundesamt (Destatis) 2024-07-11.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]