Barbara Forever
| Barbara Forever | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Argitaratze-data | 2026 |
| Izenburua | Barbara Forever |
| Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
| Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | film dokumentala |
| Iraupena | 101 minutu |
| Zuzendaritza eta gidoia | |
| Zuzendaria(k) | Brydie O’Connor (en) |
| Ekoizpena | |
| Ekoizlea | Elijah Stevens (en) Brydie O’Connor (en) Claire Edelman (en) |
| Argumentu nagusia | Barbara Hammerra |
Barbara Forever 2026ko Brydie O'Connor estatubatuar zinema zuzendariaren film dokumentala da. Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiko sari nagusia irabazi zuen, zeinak 4.000 euroko diru saria zuen. Barbara Hammer zinemagile lesbiana aitzindariaren bizitzaren, obraren eta ondarearen esplorazio bat da filma, eta haren artxiboko materialean oinarritua dago. Epaimahaiak filmaren «hizkuntza poetikoa, zintzotasuna eta umorea» nabarmendu ditu, «Barbara Hammer zinemagilearen bizitzan modu sotilean sartzean sortzen duen samurtasunaz gain».[1]
Zinegoak sari nagusiaz gain, Sail Ofizialeko DOK kategoria irabazi zuen. Gainera, dokumentalak Lesbianismo eta Genero saria ere jaso zuen, 3.000 eurokoa, Bilboko Udaleko Berdintasun Sailak babestua.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 «'Barbara Forever' dokumentalak irabazi du Zinegoak jaialdiko sari nagusia» Berria 2026-06-29 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |