Beda
Itxura
- Artikulu hau monje beneditarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Vedak».
Beda (antzinako ingelesez: Bǣda edo Bēda; Monkton?, c. 673 - Jarrow, 735), baita San Beda edo Beda Agurgarria ere (latinez: Bēda Venerābilis), monje beneditar, jakintsu eta historialari anglosaxoia izan zen. Haren eguna maiatzaren 25ean ospatzen da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monje beneditarra, bizitza Jarrowko monasterioan eman zuen, idazten eta irakasten. Antzinako ingelesaz eta latinez idatzi zuen. Antzinako kultura entziklopedikoaren biltzailea izan zen, eta gai anitzez idatzi zuen: metrikaz, matematikaz, astronomiaz, geografiaz eta musikaz, Idatzi Santuen exegesiaren argitan denak. Haren lan nagusia, Historia ecclesiastica gentis Anglorum, Ingalaterrako Elizaren historiari buruzko iturririk behinena da. Leon XIII.ak Elizako Doktore izendatu zuen 1899an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.