Beiginis
Itxura
| Beiginis | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | uhartea |
| Azalera | 0,13 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 52°06′56″N 10°30′26″W / 52.1156°N 10.5072°W |
| Estatu burujabe | |
| Province of Ireland | |
| Irlandaren banaketa administratiboa | |
| Ur-gorputza | Ozeano Atlantikoa |
Beiginis (ingelesez Beginish) Irlandako hego-mendebaldeko kostaldean dagoen Blasket uhartediko uhartetxo bat da. Munster probintziako Kerry konderrian dago, Dingle penintsulako Slea Head lurmuturra eta Dún Chaoin udalerriaren parean.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]An Blascaod Mór uhartea eta lur lehorraren artean dagoen uhartetxo lau bat da. Bere punturik garaienak 14 metro ditu eta 0.13 kilometro karratuko azalera du. Bertan ipar-txenada kolonia handi bat bizi da, itsas txakur grisen jaioleku eta bizilekua ere bada.
Kerry konderrian izen berezko Beginish uhartea ere badago. Hura Ferta ibaiaren bokalean dago, Valentia uhartetik kilometro batera.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Blasket Islands - Next Parish America, Joan & Ray Stagles, O'Brien Press, Dublin 1984.
