Breitling
| Breitling | |
|---|---|
| Instruments for Professionals | |
| Datuak | |
| Mota | negozioa |
| Jarduera sektorea | horologia |
| Herrialdea | Suitza |
| Jarduera | |
| Ekoizpena | |
| Agintea | |
| Egoitza nagusi | |
| Legezko forma | Aktiengesellschaft |
| Jabea | Partners Group (en) |
| Historia | |
| Sorrera | 1884 |
| Sortzailea | Léon Breitling (en) |
| Sorlekua | Saint-Imier |
| webgune ofiziala | |
Breitling Suitzako erloju-fabrikatzailea da. Grenchenen du egoitza nagusia eta Saint-Imierren sortua, eta ia etengabe 1884tik erlojuak eta denbora-tresnak ekoizten ditu[1]. Breitling-ek batez ere pilotuek eta hegazkinek inspiratutako gaiekin kronometro ziurtagiria duten erlojuak ekoizten ditu. Bere arreta nagusia erloju nahiko handiak dira, askotan kronografo konplikazioekin. Breitling-ek erloju mekanikoak eta kuartzozkoak eskaintzen ditu.[2]
Breitling erloju guztiak Suitzan fabrikatzen dira, osagaiak batez ere Suitzatik datozelarik. Breitling erlojuetan erabiltzen diren mugimendu guztiek COSC-ren kronometro ziurtagiria jaso dute. 2009az geroztik, Breitling fabrikatzaile deituriko enpresa bihurtu da, etxean erabat diseinatu, fabrikatu eta muntatutako kronografo mugimendu bat ekoizten baitute, B01 kalibrea.[3]