Capua
| Capua | ||
|---|---|---|
| Italiako udalerria | ||
| Administrazioa | ||
| Herrialdea | ||
| Italiako eskualdeak | ||
| Probintzia | Casertako probintzia | |
| Izen ofiziala | Capua | |
| Posta kodea | 81043 | |
| ISTAT kodea | 061015 | |
| Herriburua | Capua | |
| Geografia | ||
| Koordenatuak | 41°06′20″N 14°12′50″E / 41.1056°N 14.2139°E | |
![]() | ||
| Azalera | 48,6 km² | |
| Altitudea | 25 m | |
| Mugakideak | Bellona, Caserta, Castel di Sasso, Castel Morrone, Grazzanise, Pontelatone, San Prisco, San Tammaro, Santa Maria Capua Vetere, Santa Maria la Fossa, Vitulazio eta Casagiove | |
| Demografia | ||
| Informazio gehigarria | ||
| Telefono aurrizkia | 0823 | |
| Katastro kodea | B715 | |
| Sailkapen sismikoa | 2 (Ertaina) | |
| Matrikula | CE | |
| comune.capua.ce.it | ||
Capua[1] Italiako hiria da, Casertako probintzian; Napolitik 26 km-ra, Volturno ibaiaren ertzean dago. Antzina, Campaniako hiriburua zen.
Erromako Errepublikako eta Erromatar Inperioko hiri garrantzitsuenetariko bat izan zen. Ondorioz, arkitektura-ondarea eta monumentuena oso aberatsa da: zubiak, gazteluak, dorreak, elizak eta era askotako eraikin eta piezak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diotenez, Capua etruriarrek sortu zuten K.a. 600. urte inguruan, baina giza kokaleku zaharragoen aztarnak ere badaude inguruetan, K.a. VIII. mende hasiera ingurukoak.
Capua eta Erroma Via Appiaren bitartez lotuta zeuden K.a. 312. urteaz gero: izan ere, Erroma zen Italiako hiririk handiena eta Capua bigarrena. Famatuak ziren bertako brontzeak, lurrinak, aberastasunak eta bizimodu ona. Espartakoren agindupean Capuan esklaboen matxinada izan zen K.a. 73. urtean.
Hainbat agintari eta botere-talderi lotuta egon zen mendeetan: etruriarrak, samnitak, erromatarrak, kartagotarrak, bandaloak, sarrazenoak, aragoiarrak, frantziarrak, besteak beste.
Antzinako hiria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antzinako Capua hiriaren kokalekua, gaur egungo Santa Maria Capua Vetere udalerriari dagokion eremu inguruan zen. Hiriaren lurrak Volturno ibaiaren bokalerainokoak ziren; ibaiaren iparraldera zegoen eremuari Ager Falernus zeritzon eta hegoaldekoari Ager Campanus. Bestalde, Callicula mendiaren eskualdeari, Calenus-tik Casilinum bitartekoari, Campus Stellatis zeritzon.
Augustoren akueduktuaren eta anfiteatroaren (erromatarrek eraikitako lehenengoa) aztarna batzuk irauten dute, baita ondoko garaipen-arku batenak ere. Kapitolioa ere ba omen zen, baina horren hondakinek ez dute iraun gaur arte. Hiriaren harresi zati batzuk ere gorde dira.
Aro askotako antzinako aztarna mordoa daude, edozein modutan ere: hilerriak, tenpluak, termak, sartu-irten egiteko hiriko ateak, teatroa eta abar.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako udalerri hauek ditu mugakide: Bellona, Caserta, Castel di Sasso, Castel Morrone, Grazzanise, Pontelatone, San Prisco, San Tammaro, Santa Maria Capua Vetere, Santa Maria la Fossa, Vitulazio eta Casagiove.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Biztanleria-piramidea 2026 Guztira: 8.904 gizon, 9.113 emakume | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Iturria: Datu hauek ISTAT estatistika gune ofizialetik eskuratu dira[3] | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Etxebizitza eta etxeguneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ISTATen zentsu iraunkorraren arabera, 2021ean udalerrian 9.141 etxebizitza zeuden: 6.976 (% 76,3) okupatuta eta 2.165 (% 23,7) hutsik edo noizbehinka erabiliak. 2019an, okupatutako etxebizitzen % 65,9 jabetzan zeuden, % 29,2 alokairuan eta % 4,9 beste titulu batekin.
Erabilera (2021)
Okupatutako etxebizitzen jabetza-erregimena (2019)
2024an 7.499 etxegune (familia) zeuden udalerrian, eta horietatik 2.505 (% 33,4) pertsona bakarrekoak ziren. Etxegune bakoitzeko batez beste 2,4 kide zeuden.
Etxeguneak tamainaren arabera (2024)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Popolazione residente dei comuni. Censimenti dal 1861 al 1991. ISTAT.
- ↑ Popolazione residente per territorio – serie storica. .
- ↑ (Italieraz) «Popolazione residente per età e sesso al 1° gennaio (POSAS)» Istat (kontsulta data: 2026-08-28).

