Edukira joan

Daily Mirror

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daily Mirror
Motaegunkari, egunkari eta aldizkako argitalpen
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia1903
Hizkuntzaingeles
Argitaratze lekuaLondres
Formatuatabloide
ArgitaletxeaReach plc (en) Itzuli
Banaketa
Ekoizpen osoa267.133 (2023ko maiatzaren 1a)
Banatze-eremuaAlderdi Laborista
Historia
IdeologiaAlderdi Laborista
Editore-buruaAlison Phillips (en) Itzuli
ErredaktoreakMary Howarth (en) Itzuli
Identifikadoreak
ISSN0307-0204

mirror.co.uk
X.com: DailyMirror Bluesky: mirror.co.uk Edit the value on Wikidata
Alfred Harmsworth, Daily Mirroren sortzailea.

Daily Mirror goizeko egunkari horiaa. Batez ere argazki-erreportajeen bidez, albisteak irakurleei hurbiltzen saiatzen da. Tabloide formatuan inprimatzen da. Gaur egun Alison Phillipsek argitaratzen du.

Egunkaria Lord Northcliffe-k (Daily Mail egunkariaren jabea) sortu zuen 1903an, emakumeei eskainitako argitalpen gisa, baina eskema horrek hilabete batzuk baino ez zituen iraun, egunkari generalista bihurtu aurretik. Tabloide tamainan inprimatu zen lehen egunkaria izan zen, prentsak ordura arte erabilitako izara tamainan ez bezala.

1932tik aurrera, Mirror erdi-mailako klasean zentratzetik langile-klasea ordezkatzera igaro zen, eta Alderdi Laboristaren aldeko jarrera hartu zuen. Urte hartan egin zuen debuta Jane komikiak, eta ospe handia izan zuen gerran. 1943an Garth prentsa komikia argitaratzen hasi zen, 1997ra arte iraungo zuena.

50eko eta 60ko hamarkadetan Britainia Handiko eta Europako egunkaririk salduena bihurtu zen; 1978an The Sun egunkariak gainditu zuen. 1957an Andy Capp komiki-zerrenda argitaratzen hasi zen, eta gaur arte argitaratzen jarraitu da.

1984an Robert Maxwell txekiar finantzariak erosi zuen. Haren agindupean, eta geroago Piers Morgan editorearen agindupean, 1990eko hamarkadan, egunkariaren ildo editorialak liberalismo klasikoago baterantz jo zuen klase ertainetara eta emakumezko publikoarengana jotzeko, Sun edo Daily Star delakoaren populismotik bereizteaz gain.[1]

Egunkariaren igandeko edizioa Sunday Mirror da,[2] 1915 eta 1963 bitartean Sunday Pictorial izenarekin argitaratu zena. Notebook aldizkaria igandero argitaratzen da egunkariarekin.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Ingelesez) «The Mirror | Daily News, Tabloid, Journalism | Britannica» www.britannica.com (kontsulta data: 2026-08-28).
  2. ↑ www.mirror.co.uk (kontsulta data: 2026-08-28).
  3. ↑ «Reach Solutions - Notebook» www.reachsolutions.co.uk (kontsulta data: 2026-08-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]