Dixidae
| Dixidae | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Arthropoda |
| Klasea | Insecta |
| Ordena | Diptera |
| Superfamilia | Culicoidea |
| Familia | Dixidae [[|]] |
Dixidae Diptera ordeneko familia bat da. Nematocera azpiordeneko eltxo luzatu lirainak dira, antena eta hanka fin luzeak dituztenak. Larba urtarra dute eta helduak ere uretatik hurbil bizi dira. 9 genero eta 200 espezie inguru dituen familia da.[1]
Euskaraz batzuetan ur-euliak izena erabiltzen da dixidoak izendatzeko. Eltxoen itxura badute ere ez dute ziztatzen.[2] Kontinente guztietan aurkitzen dira, Antartikan ezik.
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ignaz Rudolph Schiner entomologo austriarrak eman zion izena taxonari 1868. urtean.[3]
Bizirik dauden 9 genero ezagutzen dira:[4]
- Asiodixa Papp, 2006
- Dixa Meigen, 1818
- Dixella Dyar & Shannon, 1924
- Meringodixa Nowell, 1951
- Mesodixa Belkin, Heinemann & Page, 1970
- Metadixa Peters, 1994
- Neodixa Tonnoir, 1924
- Nothodixa Edwards, 1930
- Peytonulus Harbach, 1991
- † Syndixa Lukashevich, 1996
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Helduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tamaina txikia duten eltxo lirainak dira, gorputzak gehienez 5 mm-ko luzera hartzen du. Helduek kolore hori-marroixka izaten dute.[5]
Burua nahiko zabala da, proboszide labur eta trinkoa du eta palpoek bost segmentu dituzte. Antenak finak dira eta 14 segmentu dituzte. Toraxa ganbila da eta hegaletako zainetan ez da ezkatarik ageri.[3]
Hankak finak eta luzeak dira.[3]
Larbak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
6 mm-arteko luzera dute eta zizare itxurakoak dira. Erraz identifikatzen dira atsedenean hartzen duten "U" itxurari erreparatuta. Burua sarritan atzerantz begira izaten dute eta antena luze samarrak dituzte. Hanka faltsuak agertzen dituzte abdomenaren aurreneko zatian eta atzeko muturrean plaka iletsu batzuk dituzte ur azalean mantentzen laguntzen dietenak.[6]
Ekologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larbak kutsatu gabeko ur gezatan bizi dira, azaleko geruzaren azpian, eta sarritan ertzeko landaretza artean.[7] Uretan uhinak sortuz gordelekutik aldentzea erraza izaten da, orduan gorputzari ondulazioak eraginez ur azalean zehar mugitzen dira ezkutaleku berri baten bila.[8]
Ahoko aparailuekin ur azalean aurkitzen duten materia organikoa filtratzen dute eta mikroorganismo eta algataz elikatzen dira.[9]
Helduek astebete inguruko bizi iraupena izaten dute. Ur ertzetan multzoak eratzen dituzte ilunabarretan.[2]
Eboluzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dixidoen arbasoen fosil zaharrenak Asia aldeko Jurasiar geruzetan aurkitu dira, iraungita dauden Syndixa eta Eucorethrina generotako aleak hain zuzen ere. Lehenengo dixidoak Eozenoan azaldu ziren.[10]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dixa dilatata heldua.
- Dixa submaculata heldua.
- Dixa submaculata helduaren genitalak.
- Dixella generoko larbak, hanka faltsuak ikusten dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) McLeod, Robin; December, v belovLast updated 25; 2014 - 10:46pm. «Family Dixidae - Meniscus Midges» www.bugguide.net (kontsulta data: 2026-09-30).
- 1 2 (Ingelesez) «Harmless Mosquito-like Insects» Napa County Mosquito Abatement District (kontsulta data: 2026-09-30).
- 1 2 3 «Dixidae sp.» unmondedansmonjardin.free.fr (kontsulta data: 2026-09-30).
- ↑ «Dixidae» www.gbif.org (kontsulta data: 2026-09-30).
- ↑ Dennis P. Gordon.. (2009–2012). New Zealand inventory of biodiversity. Christchurch, N.Z.: Canterbury University Press., 328 or. ISBN 978-1-877257-72-8..
- ↑ (Ingelesez) «Dixid midge ([Paradixa)»] Manaaki Whenua (kontsulta data: 2026-09-30).
- ↑ R. H. L. Disney. (1999). British Dixidae (meniscus midges) and Thaumaleidae (trickle midges): keys with ecological notes. Vol. 56. Freshwater Biological Association., 128 or. ISBN 0-900386-60-6..
- ↑ Marshall, Stephen A.. (2012). Flies: The Natural History and Diversity of Diptera. Firefly Books, 125 or. ISBN 978-1-77085-100-9..
- ↑ (Ingelesez) «Dixid midge ([Paradixa)»] Manaaki Whenua (kontsulta data: 2026-09-30).
- ↑ (Ingelesez) [email protected], Dale E. Greenwalt~Smithsonian; [email protected], John K. Moulton~The University of. (2016-12-15). «The first fossil New World Dixidae with a critical discussion of generic definitions» Palaeontologia Electronica doi:. (kontsulta data: 2026-09-30).