Edukira joan

Dorothy Stratten

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dorothy Stratten

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDorothy Ruth Hoogstraten
JaiotzaVancouver, 1960ko otsailaren 28a
Herrialdea Kanada
HeriotzaLos Angeles, 1980ko abuztuaren 14a (20 urte)
Hobiratze lekuaWestwood Village Memorial Park Cemetery (en) Itzuli 
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
Familia
Ezkontidea(k)Paul Snider (en) Itzuli  (1979ko ekainaren 1a -  1980ko abuztuaren 14a)
Bikotekidea(k)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaCentennial High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakplaymatea, aktorea eta modeloa
Pisua56 kilogramo
Altuera175 zentimetro
Jasotako sariak

dorothystratten.com
IMDB: nm0833617 Allmovie: p68643 TV.com: people/dorothy-stratten
Find a Grave: 1180 Edit the value on Wikidata

Dorothy Ruth Hoogstraten, ezagunagoa Dorothy Stratten izenez (Vancouver, Kanada, 1960ko otsailaren 28a – Los Angeles, Estatu Batuak, 1980ko abuztuaren 14a) kanadar aktore, modelo eta playmate delakoa izan zen.[1][2][3] [4]

1979 urtean, Paul Snider proxeneta ezagunarekin ezkondu zen, eta hark bortxatu eta hil egin zuen, jelosiak jota, zera jakin zuenean Dorothyk abandonatu egin behar zuela Peter Bogdanovich zinema-zuzendariarekin harremana hasi nahi zuelako. Emazteari eskopeta batekin tiro egin ostean, bere buruaz beste egin zuen Sniderrek.

Berri horrek eragin handia izan zuen Playboy-n, ez bakarrik zoritxarreko gertaera izan zelako, baizik eta Dorothy playmate izendatu zutelako urtebete lehenago eta bere hilketaren unean 1980ko playmate delakoa zelako, eta, beraz, aldizkariko loturak oso sendoak ziren orduan. Hainbat filmetan parte hartu zuen aktore lanetan, hala nola They All Laughed (Peter Bogdanovich, 1981), Galaxina (1980) lanean Dorothy R. Stratteny pertsonaia egin zuen, eta Buck Rogers (XXV. mendea, 1979) eta La isla de la fantasía (1979) telesailetako ataletan.

Herri-kultura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dorothy Strattenen gorpuzkiak Westwood Memorial Park hilerrian (Los Angeles) dauden hilobia.

Dorothy Strattenen bizitza zinemara eraman zen Death of a Centerfold: The Dorothy Stratten Story (1981), Jamie Lee Curtis protagonista zuena, eta Star 80 (1983), Bob Fosse zuzendari eta Mariel Hemingway protagonista izan zuena.

1983 urtean, Bryan Adamsek Cuts Like a Knife estudioko diskoa atera zuen A&M Records zigiluarekin. Disko horretan, besteak beste, The Best was yet to Come dago, hil ostean Dorothyri eskainia.

2011 urtean Kanadako Cauldron Heavy Metal taldeak Burning Fortune estudioko diskoa argitaratu zuen Earache Records diskoetxearekin, desagertutako playmate delakoaren memoriari eskainitako «Tears Have Come» abestiarekin.

2022 urtean, Stratten Nicola Peltz-ek interpretatu zuen Hulu zerbitzuko Welcome to Chippendales izenburuko minisail dramatikoan, K. Scot Macdonald eta Patrick Montesen Deadly Dance: The Chippendales Murders (2014) liburuan inspiratuta.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Gaztelaniaz) enlace, Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email Copiar; Whatsapp; Facebook; Twitter; Telegram; Email; enlace, Copiar. (2025-08-12). «El asesinato de Dorothy Stratten, uno de los crímenes más escalofriantes cometidos en Hollywood» EITB (kontsulta data: 2025-08-17).
  2. ↑ «Dorothy Stratten _ AcademiaLab» academia-lab.com (kontsulta data: 2025-08-17).
  3. ↑ (Gaztelaniaz) «La mujer más deseada del mundo: el brutal crimen de la conejita que cambió para siempre la historia de Playboy» Todo Noticias 2025-08-14 (kontsulta data: 2025-08-17).
  4. ↑ (Gaztelaniaz) Bauso, Por Matías. (2020-08-14). «El turbio crimen de la conejita de Playboy: una bella joven, un proxeneta, dos cuerpos desnudos y dos balas certeras» infobae (kontsulta data: 2025-08-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]