Edukira joan

Dredd epailea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dredd epailea
Argitalpena
SortzaileaJohn Wagner eta Carlos Ezquerra
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
JardueraJudge (en) Itzuli
Familia
Anai-arrebak

Musicbrainz: a64e3849-26cd-4fae-aa11-de71025df99e Edit the value on Wikidata

Dredd epailea (ingelesez: Judge Dredd) zientzia-fikzio generoko pertsonaia da. John Wagner gidoilariak eta Carlos Ezquerra marrazkilariak 1977an 2000 AD komiki-aldizkariaren 2. zenbakirako sortu zuten (nahiz eta Pat Mills editoreak ere parte-hartzea ere izan zuen hasierako garapenean).

Protagonista, Joseph Dredd epailea, estatubatuar lege-agentea da etorkizun distopiko batean, non bera bezalako epaileek polizia, epaile, epaimahai eta borrero botereak biltzen dituzten. Dreddek eta bere kideek kriminalak atxilotu, kondenatu eta exekutatzeko eskubidea dute.

Dredd epailearen pertsonaiak abestiak (Anthraxen I Am the Law) eta filmak (Judge Dredd edota Dredd) inspiratu ditu.

2012an, Dredd Erresuma Batuko Royal Mailen posta-zigiluetan omenduak izan ziren hamar komiki-pertsonaietako bat izan zen.[1]

Fikziozko biografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joseph Dredd epailea eta bere anaia Rico Dredd Fargo epaile gorenaren (Mega-City Oneko lehen epaile nagusia izan zen) DNAren klonazioaren (Janus proiektua) emaitza dira.[2] Bere hazkuntza artifizialki bizkorra izan zen, 5 urteko haurren berezko itxura fisiologikoa izan arte, bere adin elektronikorako ezagutza egokiarekin, haurdunaldian zehar garunetan ezarria.[3] 'Dredd' izena sortu zuen zientzialari genetikoak aukeratu zuen, Morton Juddek, "herritarrengan beldurra pizteko".[3] Kadete gisa 2070eko Gerra Atomikoetan parte hartu zuen, noiz izuz betetako kaleetan ordena berrezartzeko gaitasun osoko epaile gisa gaitua izan zen aldi baterako. Etxe Zuriko erasoan parte hartzeko aukeratuak izan ziren Justizia Departamentuak Booth presidentea boteretik kendu zuenean. Anaia biek azkar egin zuten aurrera Legearen Akademian, eta Joseph bere gelako bigarrena graduatu zen, eta Rico, berriz, lehena. Urte berean, Josephek Rico atxilotu behar izan zuen hilketa eta ustelkeriagatik. Hogei urte geroago, 20 urteko kartzela zigorra bete ondoren Rico mendeku bila dabilenean, Joek tiro egin beharko dio bere burua defendatzeko.[4]

Joe Dredd epaile graduatu zen, eta berehala igo zen epaile senior mailara. 2101 urtean Epaile Gorena izateko aukera eskainiz, Dreddek uko egin zion eskaintza horri, eta nahiago izan zuen kalean zerbitzatu lege aplikatuz.[5]

Dreddek bere eginbeharra beste edozein lehentasunen gainetik bete arren, bere debozioa ez da itsua. Bitan (2099 eta 2112an), Dreddek gorputzari uko egin zion bere printzipioekin bat ez zetorrelako, baina bietan berriro itzuli zen.

Berrogeita hamar urteko zerbitzu aktiboaren ondoren, Dredden karrera bere amaierara hurbiltzen ari zen. 2130ean, duodenoko minbizia diagnostikatu zioten, baina onbera izan zen. 2132an, Dredd Bosten Kontseiluko kide izateko izendatu zuten, Mega-City Oneko gobernu-erakunde boteretsuena, non bi urtez zerbitzatu zuen.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Ingelesez) «Comic book characters on new Royal Mail stamps» BBC Newsround 2012-03-19.
  2. ↑ "A Case for Treatment," in 2000 AD #389
  3. 1 2 "Origins," in 2000 AD #1515
  4. ↑ "The Return of Rico," in 2000 AD #30
  5. ↑ "The Day the Law Died," in 2000 AD #108
  6. ↑ "Tour of Duty," 2000 AD #1693

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]