Dvesha
Dvesha (sanskritoz: द्वेष, dveṣa; palieraz: 𑀤𑁄𑀲, dosa; tibeteraz: zhe sdang), hinduismoan eta budismoan, klesha edo sufrimenduaren bost arrazoietako bat da. Higuin, nazka, narda, ezinikusi, gorroto edo herra gisa itzultzen da.[1]
Yoga sutra testuan (2:8), Patañjali mistikoak honela definitu zuen: «Higina (dvesha) esperientzia mingarrietan oinarritzen dena da».[2] Horrela, dvesha da irudikatzen duen zorigaitzaren, nahigabearen, sufrimenduaren edo minaren sentimenduaren ondoriozko arbuioa adierazten duen oro. Beraz, duḥkha terminoaren jatorria da. Horrela, dvesha plazeraren aurkakotzat hartzen da (sukha eta kāma gisa). Hala ere, kontrakorik argiena raga da, atxikimendu gisa itzul daitekeena. Are gehiago, dvesha «arbuio» gisa defini daiteke, eta hori, hain zuzen ere, «atxikimendu»aren antonimoa da.
Dvesha sinbolikoki sugea bezala agertzen da Bhavacakraren tibetar marrazkien erdian.
Alderdi psikologiko batetik, esperientzien pertzepzioan eragin negatiboa duen erantzun emozional gisa kontzeptualiza daiteke dvesha. Joera horrek esperientziak «on» edo «txar» gisa etiketatzeko joera duen polarizazioa eragiten du. Horrela, gorrotatuaren kontrakoa den oro atsegina izango dela pentsatzeko falazian eror daiteke (horren esperientziarik izan ez bada ere).[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Dveshana, Dveṣaṇa: 9 definitions. in: Wisdom Library..
- ↑ (Gaztelaniaz) Los kleshas: Las 5 causas fundamentales del sufrimiento. in: Hridaya Yoga..
- ↑ (Ingelesez) Dvesha. in: Yogapedia..
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bodhi, Bhikkhu (trans.) (2000). The Connected Discourses of the Buddha: A Translation of the Samyutta Nikaya. Boston: Wisdom Publications. ISBN 0-86171-331-1.
- Bodhi, Bhikkhu (2005). In the Buddha's Words. Boston: Wisdom Publications. ISBN 0-86171-491-1.
- Dictionary of Buddhism. Oxford University Press, 2003, 2004.