Edith Hannam
| Edith Hannam | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Edith Boucher |
| Jaiotza | Bristol, 1878ko azaroaren 28a |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Bristol |
| Heriotza | Kensington, 1951ko urtarrilaren 16a (72 urte) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Francis John Hannam (1909ko maiatzaren 5a - 1916ko uztailaren 5a) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | tenislaria |
Edith Margaret Hannam, sortzez Edith Boucher (Bristol, Gloucestershire, Erresuma Batua, 1878ko azaroaren 28a – Kensington, Ingalaterra, 1951ko urtarrilaren 16a) tenislari britainiarra izan zen. Udalo Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte.[1][2][3]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Edith Margaret Boucher Bristol hirian jaio zen 1978an. Gurasoak Julia eta John Boucher kimikari farmazeutikoa izan ziren. Bost haurrideetako alaba bakarra izan zen.
1909. urtean Francis John Hannam kapitainarekin ezkondu zen Long Ashtonera, eta haren abizena hartu zuen. Senarra 1916ko uztailaren 5ean hil zen Frantzian, Lehen Mundu Gerran armadan zerbitzatzen ari zela.[4]
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1909an Cincinnatiko Torneoko emakumezkoen banakako finala irabaztea lortu zuen, finalean Martha Kinsey estatubatuarraren aurka, baita binakako mixtoen finala ere, Lincoln Mitchellekin bikote eginda. Txapelketa honetan bertan, emakumezkoen binakako finalera iristea ere lortu zuen.
Bere ibilbidean zehar, Wimbledoneko Txapelketako finalista izan zen, binakako modalitatean, 1914an, Ethel Thomson Larcombe-rekin.
Olinpiar Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]33 urterekin, 1912ko Udako Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte, Stockholmen (Suedia), eta urrezko domina lortu zuen emakumezkoen banakako proban, barnealdean, eta binakako proba mistoan, Charles Dixon herrikidearekin bikotekidearekin.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olinpiar Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Banakoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Txapelketa | Aurkaria | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 1912 | Olinpiar Jokoak, Stockholm, Suedia (barnealdea) | Thora Sofie Castenschiold | 6−4, 6−3 |
Binakako mistoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Txapelketa | Bikotekidea | Aurkariak | Emaitza |
|---|---|---|---|---|
| 1912 | Olinpiar Jokoak, Stockholm, Suedia (barnealdea) | Charles Dixon | Helen Aitchison Herbert Barrett |
4−6, 6−3, 6−2 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Olympedia – Edith Hannam» www.olympedia.org (kontsulta data: 2026-09-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Biografía de Edith Hannam» Pantheon (kontsulta data: 2026-09-30).
- ↑ www.itftennis.com (kontsulta data: 2026-09-30).
- ↑ Hannam, F.J.. Commonwealth War Graves Commission (kontsulta data: 19-05-2016).