Edukira joan

Emma Morano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emma Morano

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEmma Martina Luigia Morano
JaiotzaCiviasco, 1899ko azaroaren 29a
Herrialdea Italiako Erresuma  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -
BizilekuaVerbania
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaVerbania, 2017ko apirilaren 15a (117 urte)
Hobiratze lekuaQ132532579 Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Giovanni Martinuzzi (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakjostuna, sukaldaria eta ehun urtetik gorakoa
Jasotako sariak

Facebook: emmamorano1899 Find a Grave: 178630450 Edit the value on Wikidata

Emma Martina Luigia Morano (Civiasco, Vercelliko probintzia, Italiako Erresuma, 1899ko azaroaren 29a – Verbania, Italia, 2017ko apirilaren 15a) italiar jostun eta sukaldaria izan zen, ehun urtetik gora bizi izan zen emakumea.[1][2] 117 urte eta 137 egun zituela hil zen, ordu hartan bere adina egiazta zitekeen bizirik zegoen pertsona zaharrena zen.[3] Horrez gain, ordura arte, inoiz luzaroen bizi izan zen Italiako pertsonarik adintsuena da, eta Europako bigarrena Jeanne Calment frantsesaren ondoren. 1890eko hamarkadan jaiotako azken pertsona bizia izan zen.[4]

Gerontology Research Groupek egiaztatu zuenez, Morano zen 2016ko maiatzaren 12an Susannah Mushatt Jones hil zenean, munduan bizi zen pertsonarik zaharrena.  

Maria Redaelli hil zenean, 2013ko apirilaren 2an, Italian jaiotako pertsonarik zaharrena izan zen, Dina Manfrediniren adina gaindituta (115 urte eta 257 egun), eta bigarren europarra, Jeanne Calmenten atzetik. 1890eko hamarkadan jaiotako munduko azken pertsona bizia ere izan zen.[5]

XXI. mendean 117 urte bete zituen bigarren pertsona ere izan zen, ordura arte, historian zehar hori egin zuen bosgarrena eta italiar bakarra.

Emma Martina Luisa Morano Civiascon (Piemonte) jaio zen 1899an. Gurasoak Giovanni Morano eta Matilde Bresciani izan ziren. Zortzi haurrideetan zaharrena izan zen, bost emakumezko eta hiru gizonezko. Bere familiako hainbat kide —ama, izeba eta ahizpa batzuk, esaterako— 90 urte bizitzera iritsi ziren eta bere ahizpa bat, Angela Morano (1908-2011), 102 urterekin hil zen.[6]

Haurra zela, familia Valsesiatik Villadossolara joan zen bizitzera, aitak altzairu-fabrika batean lan egiten hasi baitzen. XX. mendearen hasieran, bera eta bere familia langile-etxe batean bizi izan ziren.

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Emma Morano gaztetan.

Hamahiru urterekin hasi zen lanean Jutificio Ossolanon, jutezko prozesadore batean, non bederatzi metroko zakuak egiten zituen josteko makina batekin. Garai horretan Augusto izeneko mutil-laguna izan zuen, gazteak ziren eta konprometituta zeuden. Augusto Lehen Mundu Gerran mobilizatu zuten, Alpeetan desagertu zen eta ez zen haren berririk izan.[7]

Gerra eta klima osasungaitzaren ondorioz, familia klima epeleko leku batera joan zen bizitzera, Aintzira Nagusiko Pallanzara, non Emma bizi izan zen hil arte. Bizitzera joan zenean, Ossolanoko prozesatze-instalazioaren jabe beraren —Jutificio Maioni— lantegian jarraitu zuen lanean. 1926ko urrian, Giovanni Martinuzzirekin ezkondu zen (1901-1978), eta 1937an izan zuen seme bakarra jaio zen, baina sei hilabete zituela hil zen. Senar-emazteak ez ziren zoriontsuak izan, eta horregatik, 1938an Moranok senarrarengandik banantzea erabaki zuen, etxetik botata. Hala eta guztiz ere, ez ziren inoiz dibortziatu. 1954ra arte, Maioni industrian lan egin zuen. Ondoren, sukaldari aritu zen Verbaniako Collegio Santa Maria ikastetxe marianistan, 75 urterekin erretiroa hartu zuen arte.[8]

Supermendeurrena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011n, James Clement ikertzaile estatubatuarraren bisita izan zuen Moranok. George Churchek Harvard Medical School of Boston-erako zuzendutako munduko ikerketa batean parte hartu zuen Clementek, eta haren bizitza-luzeraren sekretua aztertzu zuen. 2011ko abenduan, Giorgio Napolitano presidenteak Italiako Errepublikako Merituaren Ordena eman zion.[9][10]

113 urterekin, artean, Emma Morano bakarrik bizi zen, eta adin horretara arte bakarrik bizi izan zen lehen supermendeurrena zen. 114. urtebetetzean, elkarrizketa labur bat eman zuen RAI telebistaren saio batean.[11]

115. urtebetetzea ospatu zuenean, Emmak bakarrik bizitzeari utzi zion eta egunero iloben bisitak izaten hasi zen. Bere bizitza-luzeraren sekretuaz galdetu zitzaionean, Moranok esan zuen ez zuela inoiz botikarik hartu, egunean arrautza gordin batzuk jaten zituela, etxeko basokada bat brandy edaten zuela eta txokolatea jaten zuela batzuetan, baina, horren guztiaren gainetik, etorkizunari buruz positiboki pentsatzen zuela.[12][13]

2015. urtearen hasieran, The New York Times hedabide estatubatuarrak bere biografia txiki bat eta bere elikadura ohiturak kaleratu zituen. Urte bereko maiatzean, “Expo Mujeres” izeneko lehen domina jaso zuen eta bere 115. urtebetetzea zela eta, Carla Fraccik ballet dantzari eta koreografoak zorion-txartela bidali zion. Urte horretako uztailean Milango Nazioarteko Erakusketa (2015) bisitatzeko gonbidapena jaso zuen.

2015eko azaroaren amaieran, bere 116 urteak ospatu zituen maite zituenekin, kazetariekin, komunitateko pertsonekin eta Italiako eta atzerriko telebistakoekin batera. Jaso zituen oparien artean, Sergio Mattarella estatuburu italiarraren zorion-agurra egon zen, zeinak bere adinaren «helmuga aparta» ospatu baitzuen, «italiar batek lehenago inoiz lortu ez zuena». Pedro eta Pablo irudikatzen zituen milagarren urteko pergaminoaren kopia bat ere jaso zuen, Frantzisko aita santuaren bedeinkapen apostolikoarekin dedikatua, osasun ona eta «izpiritu-baretasuna» opa zizkiona. Gainera, aita santuak Miserikordiako jubileuko zaharrentzako lehen plaka oparitu zion.

2016ko martxoan, «Verbania for Women» Nazioarteko Jaialdiaren lehen edizioak Emma omendu zuen, hiru mendetan zehar izan zuen bizitza kontatzen zuen ikuskizun eta antzezlan batekin. Itxiera ekitaldiaren amaieran Emma Morano izan zen irabazlea.

Morano etxean hil zen Verbanian 2017ko apirilaren 15eko arratsaldean, 117 urte zituela. Hil zenean, munduko pertsona bizi zaharrena zen, eta erregistro historiko osoan adin handiena lortu zuten bost pertsonetako bat. Bere heriotzak aro baten amaiera markatu zuen, 1890eko hamarkadan, 1800eko urteetan, jaiotako azken pertsona bizia baitzen eta XIX. mendean jaiotako bizirik ezagutzen ziren hiruretako bat (beste biak 1900ean jaio ziren). Moranoren heriotzaren ondoren, Violet Brown jamaikarra bihurtu zen munduko pertsonarik zaharrena.[14][15][16][17][18][19][20]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Italiako Errepublikako Merituaren Ordenako Zalduna
  • 2015ean, “Expo Mujeres” izeneko lehen domina.
  • 2015ean, Frantzisko aita santuak Miserikordiako jubileuko zaharrentzako lehen plaka oparitu zion.
  • 2016ko martxoan, «Verbania for Women» Nazioarteko Jaialdiaren lehen edizioak Emma omendu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Ubeda, G.. (2015-12-04). «Bizi-luzeraz» Berria (kontsulta data: 2021-03-08).
  2. ↑ Landabaso, G.. (2016-05-24). «Eternitatea ken bat» Berria (kontsulta data: 2021-03-08).
  3. ↑ «Munduko pertsonarik zaharrena hil da» Eitb 2017-04-16 (kontsulta data: 2021-03-08).
  4. ↑ (Italieraz) Seneghini, Federica. (2017-04-15). «Muore a Verbania Emma Morano Era la persona più anziana del mondo» Corriere della Sera (kontsulta data: 2026-04-25).
  5. ↑ Oldest living person dies at age 117: Here are 5 others who have lived to a ripe old age
  6. ↑ (Italieraz) «"I miei 112 anni di storia d'Italia"» La Stampa 2011-11-29 (kontsulta data: 2026-04-25).
  7. ↑ La nonna che abbraccia tre secoli
  8. ↑ Emma MArano 113 anni Mangio tre uova al giorno, come mi disse il dottore quando ero ragazza artxibatua 2016 ko martxoaren 19an Wayback Machinen.
  9. ↑ Ricercatori Statunitensi E Troupe Rai Da Nonna Emma
  10. ↑ Le onorificenze della Repubblica italiana
  11. ↑ Emma Morano compie 114 anni
  12. ↑ Emma Morano compie 115 anni. (kontsulta data: 25 de junio de 2015).[Betiko hautsitako esteka]
  13. ↑ Nacque sotto re Umberto I. Era il 1899 Emma Morano é nata a Civiasco 112 anni fa. Oggi vive a Verbania e abita ancora da sola «Martedì ho festeggiato con torta e vino bianco». Mangia tre uova al giorno e beve la «sua» grappa. (kontsulta data: 25 de junio de 2015).
  14. ↑ Italy's Emma Morano, the world's oldest person, dies at 117. 15 de abril de 2017 (kontsulta data: 15 de abril de 2017).
  15. ↑ D'Emilio, Frances. (15 de abril de 2017). Emma Morano, the world's oldest person, dies in Italy at 117. (kontsulta data: 15 de abril de 2017).
  16. ↑ Jenkins, Lin. (15 de abril de 2017). Emma Morano, world's oldest person, dies aged 117. ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 15 de abril de 2017).
  17. ↑ Ronchi, Sergio. (15 de abril de 2017). «Verbania, morta a 117 anni Emma Morano: era la più anziana del mondo» La Stampa (kontsulta data: 15 de abril de 2017).
  18. ↑ World's oldest person Emma Morano dies at 117. 15 de abril de 2017 (kontsulta data: 15 de abril de 2017).
  19. ↑ D'Emilio, Frances. (15 de abril de 2017). «Italy's Emma Morano, the world's oldest person, dies at 117» The Washington Post (kontsulta data: 15 de abril de 2017).
  20. ↑ Italy’s Emma Morano, the world’s oldest person, dies at 117. 15 de abril de 2017 (kontsulta data: 15 de abril de 2017).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]