Farnesol
| Farnesol | |
|---|---|
| Formula kimikoa | C15H26O |
| SMILES kanonikoa | 2D eredua |
| MolView | 3D eredua |
| Mota | farnesane sesquiterpenoid (en) |
| Masa molekularra | 222,198365452 Da |
| Identifikatzaileak | |
| InChlKey | CRDAMVZIKSXKFV-UHFFFAOYSA-N |
| CAS zenbakia | 4602-84-0 |
| PubChem | 3327 |
| Gmelin | 28600 |
| ZVG | 494558 |
| EC zenbakia | 225-004-1 |
| ECHA | 100.022.731 |
| CosIng | 33921 |
| Human Metabolome Database | HMDB0243636 |
Farnesola landareetako olio usaintsuetan agertzen den seskiterpeno alkohol bat da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Farnesola lurrin industrian aspalditik erabili izan da[1]. Izena akazia farnesiarra (Vachellia farnesiana) zuhaitzak ematen dio, haren loreetan dagoen molekula izendatzen baitu[2]. Zuhaitzaren izena Italiako Farnese familiaren izenetik dator, haiek Erroman zuten Farnese lorategi botanikoetan hazi baitzuten, Erdialdeko Amerikatik ekarrita.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamabist karbonoko katea duen seskiterpenoa da eta muturrean hidroxilo talde bat du.
Erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurrinetan erabiltzen da nagusiki, usain atsegina izateaz gain, bakterioen aurka egiten duelako. Horregatik desodoranteetan erabiltzen da[3]. Beste hainbat erabilera ere baditu, akaroen aurkako pestizida edota zigarretetako zaporea hobetzeko, adibidez[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Духи с запахом пиона - Лучшие пионовые парфюмы с фото - Описания духов с ароматом пиона - Парфюмерия с пионом.» duhipion.ru (kontsulta data: 2025-03-18).
- ↑ (Ingelesez) «the definition of farnesol» www.dictionary.com (kontsulta data: 2018-12-27).
- ↑ (Ingelesez) Kromidas, L.; Perrier, E.; Flanagan, J.; Rivero, R.; Bonnet, I.. (2006). «Release of antimicrobial actives from microcapsules by the action of axillary bacteria» International Journal of Cosmetic Science 28 (2): 103–108. doi:. ISSN 1468-2494. (kontsulta data: 2018-12-27).
- ↑ Jelic, Sanja; MD. «This Long List of Cigarette Ingredients Boggles the Mind» Verywell Mind (kontsulta data: 2018-12-27).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Lipidoak | ||
|---|---|---|
|
| ||