Gerea
Itxura
| Gerea | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Mallabia |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 43°13′14″N 2°33′11″W / 43.22056°N 2.55306°W |
| Garaiera | 394 metro |
| Demografia | |
| Biztanleria | 75 (2025) |
Gerea Mallabiko auzoetako bat da. 394 metroko altueran dago, Oiz mendiaren lehen maldetan. Artibai ibaiaren goiko arroan dago, eta Ziortza-Bolibargo udalerriaren mugakidea da.
2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 81 biztanle ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1558ko azaroaren 14an Adrian martiriaren baseliza parrokia izatera pasatzen da.[1]
- 1559: Gerearrak Bolibarko Tomas deunaren elizara, urtean behin, oferendak eraman eta meza entzuteko akordioa hartu zen.
- 1747: Ziortzako abatak eta Gerearrek izandako epaian, Nuntzioak emandako sententziaren bidez Gereako elizaren hamarrenak Ziortzako monasterioak gozatuko zituen.
- 1783, Longa Nagusi baserrian, Francisco Tomas Antxia jaio zen.[2] "Francisco Longa" bezala ezaguna, Espainiako Independentzia Gerran parte hartu zuen Napoleon Bonaparteren armadaren aurka.[3]
- 1964: Mikel Zarate euskal idazle ospetsua Gereako apaiz izendatua.
Demografia eta biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 78 | 77 | 74 | 76 | 74 | 81 | 83 | 81 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ E.J de Labayru: Historia General del señorio de vizcaya, T.IV, 326.orr
- ↑ r01e00000ff26d4661aa470b88b07821bd8d58380, r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f. (2007-02-05). «LONGA NAGUSI» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2026-10-21).
- ↑ «Las Caderechas en la ‘Guerra de la Independencia’ (1808–1814) | JORGE Plaza Bárcena» jorgeplazabarcena.com (kontsulta data: 2026-10-21).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
