Griselda Pollock
| Griselda Pollock | |
|---|---|
(2018) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Bloemfontein, 1949ko martxoaren 11 (77 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Oxfordeko Unibertsitatea 1970) Artean graduatu Courtauld Institute of Art (en) Courtauld Institute of Art (en) |
| Doktorego ikaslea(k) | Pamela Ann Elizabeth Crawford (en) Louise Ann Parsons (en) Joanne Margaret Heath (en) Hilary Robinson Paula Georgina Farrance (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | arte-historialaria, unibertsitateko irakaslea, arte-kritikaria, idazlea eta cultural studies scholar (en) |
| Enplegatzailea(k) | Readingeko Unibertsitatea (1972 - 1974) Manchesterko Unibertsitatea (1974 - 1977) Leedsko Unibertsitatea (1977 - Faculty of Environment (en) |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | Koninklijke Vlaamse Academie van België voor Wetenschappen en Kunsten |
| fine-art.leeds.ac.uk… | |
Griselda Pollock (Bloemfontein, Hegoafrika, 1949ko martxoaren 11) arte-historialaria eta -kritikaria, irakaslea eta idazlea da. Arte bisualetan espezializatutako teorialaria da, analista kulturala eta arte britainiarraren historialaria, koloniaren osteko azterketa feministetan aditua. Bere obraren zati bat emakumearen eta artearen arteko harremana aztertzeari eskaini dio. Berrikuntza teoriko eta metodologikoarengatik da ezaguna, arte historiko eta garaikideko irakurketekin, zinemarekin eta teoria kulturalarekin uztartuta. 1977 urtetik, Pollock arte modernoaren, abangoardiaren, arte postmodernoaren eta arte garaikidearen aztertzaile garrantzitsuenetakoa izan da. Teoria feministan, arte feministaren historian eta genero ikasketetan ere eragin handia izan du.[1][2][3][4]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hegoafrikan jaio zen eta Kanadara joan zen familiarekin, non nerabezaroa eman zuen. Gero Britainia Handira joan zen, eta han Historia Modernoa ikasi zuen Oxfordeko Unibertsitatean (1967-1970) eta Europako Artearen Historia Courtauld Institute of Art-en (1970-1972). Doktoretza 1980 urtean jaso zuen, Vincent van Gogh eta Herbehereetako pinturari buruzko ikerketa batekin: modernitateari buruzko bere nozioen irakurketa bat.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Reading eta Mánchester Unibertsitateetan irakatsi ostean, Leeds-eko Unibertsitatean hasi zen 1977 urtean, Artearen Historiako eta Zinemako irakasle lanetan, eta Artearen Historia Sozial eta Kritikoetako katedradun izendatu zuten 1990 urtean. 2001 urtean, Leeds-eko Unibertsitateko Kultura, Teoria eta Historia Aztertzeko Zentroko zuzendaria izan zen, eta Artearen Historia Sozial eta Kritikoen irakaslea ere bai. 2017 urtean, Griselda Pollockek 40 urteko irakaskuntza ospatu zuen Leeds-eko Unibertsitateko Arte Ederren, Artearen Historiaren eta Kultura Ikasketen Eskolan.
Artearen historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Griselda Pollock bereziki nabarmentzen da feminismoaren eta artearen historiaren esparruan. Artearen historian eta artean emakumearen rola baztertu duten arte lan nagusiei egindako desafioarengatik eta bazterkeria prozesu horretara eraman duten gizarte-egiturak aztertzeagatik da ezaguna.[5] Bere lan feministarik esanguratsuena museo feminista birtualaren (The Virtual Feminist Museum) kontzeptuaren inguruan antolatzen da.[6]
Bere testurik esanguratsuenetako bat "Old Mistresses: Women, Art and Ideology (Maitale zaharrak: emakumeak, artea eta ideologia)" (1981) da. Rozsika Parkerrekin batera idatzi zuen, emakumearen lan artistikoaren inklusio eta errekonozimendu ikuspegia nola aldatu den eta museo eta erakundeetan erakusteak duen balioa adieraziz. Halaber, Marta Pérez Ibáñez irakasleak adierazi du unibertsitateetako ikerketa-gaia "arte inklusiboa, askotarikoa eta baiezkoa dela, uneko gizarte multifazetikoaren isla, emakumea eta gizona maila berean aintzatesten dituen artea".[5]
2017 urtean, argitalpen hori inspirazio-iturri izan zen María Gimeno artista plastiko zamorarrarentzat bere proiektu-performanceQueridas viejas proiekturako. Haren helburua zen emakumeak Ernst Gombrichen Historia del Arte eskuliburuan txertatzea, ezarritako kanonaren barruan, zeina kritikatu egin zen bolumenean emakumeen erreferentziarik ez egoteagatik.[7][8]
Beste alde batetik, artearen eta psikoanalisiaren arteko harremana ikertu zuen Pollockek, teorialari kultural frantsesen lanean oinarrituta. Bere fokuan trauma eta estetika gaiak daude arte garaikidean. Concentrationary Memories: The Politics of Representation izeneko ikerketa-proiektu bat ere zuzendu du, totalitarismoak kultura garaikidean utzitako ondarea eta horren erresistentzia-forma estetikoak, historikoki eta kulturalki, ikertzen dituena.[9]
Jean-François Millet, Vincent van Gogh, Mary Cassatt, Bracha Ettinger, Eva Hesse eta Charlotte Salomon.
2014an, Michael Paraskosek BBCri iradoki zion Kenneth Clark arte historialariak sortutako "Civilization" 1969ko telebista seriearen beste bertsio baten aurkezlea izatea. Paraskosek honelaxe deskribatu zuen Pollock irakaslea:
"Artearen historiaren irismenari buruzko ezagutza duen mundu osoko agintari akademiko bakarrenetakoa da".
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]20 liburu baino gehiago idatzi ditu artearen historiaren, teoria kulturalaren eta analisi feministaren hainbat alderdiri buruz. Lan nagusiak:[9]
- Old Mistresses: Women, Art and Ideology (1981) Rozsika Parkerrekin batera,
- Vision and Difference: Femininity, Feminism and the Histories of Art (1988)
- Framing Feminism (1987) argitaratu zuen, Rizsika Parkerrekin batera
- Generations and Geographies in the Visual Arts: Feminist Readings (1996)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Griselda Pollock» griseldapollock.academia.edu (kontsulta data: 2025-04-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Actividad - Griselda Pollock - Yo no debería estar aquí, quizás. Pensamiento feminista y memorias del trabajo artístico en la distopía de la IA» www.museoreinasofia.es (kontsulta data: 2025-04-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ruvenal, Caio. (2024-10-24). «Griselda Pollock, historiadora: “Cuando una mujer va a un museo aprende que somos inútiles y poco listas”» ElDiario.es (kontsulta data: 2025-04-10).
- ↑ «Griselda Pollock | Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía» www.museoreinasofia.es (kontsulta data: 2025-04-10).
- 1 2 Pérez Ibáñez, Marta. (11 de mayo de 2018). Mujeres en el arte: ahora es el momento. ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 11 de mayo de 2018).
- ↑ «The Virtual Feminist Museum - Griselda Pollock | Connecting the dots, Virtuality, Technology and Feminism in the Museum - Smithsonian 2011 | Arts and culture» arts.brighton.ac.uk (kontsulta data: 2 de febrero de 2018).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ María Gimeno corrige la ausencia de mujeres en los manuales de Historia del Arte con «Queridas viejas». (kontsulta data: 2 de febrero de 2018).
- ↑ «Q.V. PROYECTO - Maria Gimeno» www.mariagimeno.com (kontsulta data: 2 de febrero de 2018).
- 1 2 «Griselda Pollock - Biografía, libros y novelas (pag 1)» www.compartelibros.com (kontsulta data: 2 de febrero de 2018).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Barzman, Karen-edis. (1991). «Vision and Difference: Femininity, Feminism and the Histories of Art by Griselda Pollock; Visual and Other Pleasures by Laura Mulvey» Woman's Art Journal (Woman's Art Inc) 12 (1): 36-41. doi:..
- Chilvers, Ian; Glaves-Smith, John, eds. (2009). A Dictionary of Modern and Contemporary Art (en inglés). Oxford University Press. ISBN 9780199239658.
- Deepwell, Katy. (1998). «Negotiating Models of Feminist Research» Art History 21 (3): 436–440. doi:. ISSN 1467-8365..
- Gagnon, Monika. (1990). «Beyond post-feminism: the work of Laura Mulvey and Griselda Pollock.» Canadian Woman Studies 11 (1): 81-83. ISSN 0713-3235..
- Kampen, Natalie Boymel. (1988-1989). «Feminist Aesthetics by Gisela Ecker; Framing Feminism by Griselda Pollock, Rozsika Parker» Woman's Art Journal (Woman's Art Inc.) 9 (2): 45-47. doi:..
- Lipton, Eunice. (1990). «Feminist Interventions: Politics and Vision in Art History» Gender & History 2 (1): 91–97. doi:..
- Osborne, Caroline. (1982). «Old Mistresses: Women, Art and Ideology by Rozsika Parker, Griselda Pollock» Feminist Review (Palgrave Macmillan Journals) (12): 108-110. doi:..
- Sleeman, Elizabeth, ed. (2002). The International Who's Who of Women 2002 (en inglés) (3ª edición). Europa Publications. ISBN 9781857431223.