Halul uhartea
| Halul uhartea | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | uhartea |
| Azalera | 1,5 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 25°40′20″N 52°24′30″E / 25.6722°N 52.4083°E |
| Ur-gorputza | Persiar golkoa |
Halul uhartea (arabieraz: حالول, Jazīrat Ḫālūl) Qatarko uharte bat da, Persiar golkoan kokaturik dagoena.[1] Petrolio egituren instalazioetako langileak soilik bizi dira uhartean, 2.700 langile 2014ko erroldaren arabera.[2]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Doha uhartetik 80 km ipar-ekialdera kokaturik dago eta Qatarrentzako oso uharte garrantzitsua da, bertan biltzen baita herrialdean sortzen den petrolioa, itsasontziek kargatzeko egokia baita.[3] Qatarko itsas armadaren base bat ere badago.[4]
Itxura zirkularra du eta 1.57 km2-ko azalera du. Uhartea txikia baina malkartsua da, 62 metrotako altuera hartzen baitu erdialdean.[5]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]James Ashley Maude kapitain britainiarrak 1817an aurkitu zuen eta Hawlool Island izena eman zion.[2] Hark aipatu zuen perladun ostra ugari aurkitu zituela han.[6] 1823an George Barnes Brucks kapitainak uhartearen mapa egin zuen. Uhartean ur-putzu ugari zeudela ere esan zuen.[2]
XX. mendearen erdialderarte arraltzaleentzako babeslekua izan zen golkoko ekiatz bortitzak gertatzen zirenean. Perla biltzaileak ere ugari joaten ziren.[2]
1950. hamarkadan petrolioaren ekoizpenak izan zuen gorakadaren eraginez uharte estrategikoa bihurtu zen, egokia baitzen Qatarren biltzen zen petrolioa esportatzeko itsasontziak etor zitezen.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Qatar Petroleum elkarteak uharteko petrolio egitura guztiak kontrolatzen ditu, 5 milioi upel petrolio biltzen dituzten edukiontziak eta inguruako industria guztia.
Azpiegiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uhartearen hegoaldean itsasontziak kargatzeko itsas-portu handi bat du. Petrolio biltegiak ere badaude. Muinoaren gailurrean itsasargi bat dago. 5 metrotako altuera du eta 67 metrotako altuera fokala.
Ingurumena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsas espezie ugarirentzat eta hegazti askorentzat habitat garrantzitsua da. Kostaldean mangladiak landatzeko proiektua dago itsas dortoken habiak babesteko.[2]
1960. hamarkadan sei ahuntz eraman ziren uhartera eta gaur egun 80 ale inguru daude.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kostaldea.
- Kostaldeko haitzak.
- Itsasargia.
- Ahuntza.
- Itsas dortoken urratsak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Persian Gulf states : country studies | WorldCat.org» search.worldcat.org (kontsulta data: 2026-06-29).
- 1 2 3 4 5 LeBlanc, Jacques. A Historical Account of the Stratigraphy of Qatar, Middle-East (1816 to 2015). doi:. (kontsulta data: 2026-06-29).
- ↑ (Ingelesez) «Halul Island» www.qp.com.qa (kontsulta data: 2026-06-29).
- ↑ (Ingelesez) Singh, Ravi Shekhar Narain Singh. (2005). Asian Strategic and Military Perspective. Lancer Publishers ISBN 978-81-7062-245-1. (kontsulta data: 2026-06-29).
- ↑ (Ingelesez) «(PDF) Halul and Sharao Islands, offshore Qatar: Remnants of the Great Infracambrian Hormuz Salt Basin» ResearchGate (kontsulta data: 2026-06-29).
- ↑ (Ingelesez) Asiatic Journal and Monthly Register for British and Foreign India, China and Australasia. Wm. H. Allen & Company 1817 (kontsulta data: 2026-06-29).
