Hamarreko handi
Hamarreko handia edo bost puntuko handia, bertsolaritzan, 10 eta 8 silabako bost ahapaldi dituen bertsoa da. Lerro bakoitietan 10 silaba ditu eta bikoitietan 8 silaba. Errima lerro bikoitietan jartzen da.[1][2][3] Adibide bat, Benito Lertxundi eta Jon Maiaren Itsasoari begira abestia da.
Hamarreko handiak bost puntu edo hamar lerro ditu. Puntu bakoitzak 18 silaba ditu (10 eta 8). Alta, 10. silabaren ondoren egiten den etenaldiaz gain beste bat ageri ohi da 5. silabaren ondotik, bertsoaren doinuak hala eskatzen baitu sarri. Azken zortzi silabak nahi bezala uztartzen dira.[4]
Hamarreko handi izena Hego Euskal Herrian erabiltzen da batez ere, eta bost puntuko handi Iparraldean.[2]
Adibidea: Itsasoari begira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zaz--pi men--de--ko / gau--e--an gau-de // Gu--re lo--re e--ta sa--si
- 1......2...3.......4.....5..../.6......7...8...9.....10 // 1.....2...3...4...5...6..7...8
Bost aldiz errepikatzen da egitura hori:
- Zazpi mendeko gauean gaude (10)
- Gure lore eta sasi (8a)
- Irrintzi oihu,ele eta ulu (10)
- Marmario eta garrasi (8a)
- Haize, enbata, brisa, galerna (10)
- Gaur garbi bihar nahasi (8a)
- Xake taularen zuri beltzetan (10)
- Arrats gozo egun gazi (8a)
- Ai itsasorik ez bageneuka (10)
- Zeri so negarrez hasi (8a)
Doinu batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertsolaritzaren Datu-Basean 73 doinu eskaintzen dira[5][6][7][8]
Hamarreko handiko neurria duten bertso guztiak doinu askorekin kantatu daitezke, esate baterako, hauek:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Hamarreko handia eta Hamarreko txikia» EKE (kontsulta data: 2022-12-01).
- 1 2 «estrofa - Literatura Terminoen Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2022-12-20).
- ↑ «Zortziko handia eta Zortziko txikia» EKE (kontsulta data: 2022-01-28).
- ↑ «Zortziko handia eta Zortziko txikia» EKE (kontsulta data: 2022-01-28).
- ↑ «Hamarreko handia - Bilaketa» bertsoa.eus (bertsoa.eus) (kontsulta data: 2022-12-20).
- ↑ Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Hamarreko handiko doinuak - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2022-12-20).
- ↑ Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «"Hamarreko hnadia" bilaketaren emaitza BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsolari elkartea) (kontsulta data: 2022-12-20).
- 1 2 «Azken arnasa eman nahi nuke» bertsoa.eus (kontsulta data: 2022-12-20).
- ↑ «Hil da Canovas fuera Canovas III» bertsoa.eus (kontsulta data: 2022-12-20).
- ↑ «Amodioa gauza tristea» bertsoa.eus (kontsulta data: 2022-12-20).