Hamida Aman
| Hamida Aman | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Kabul, 1973 (52/53 urte) |
| Herrialdea | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | ekintzailea eta kazetaria |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Hamida Aman (Kabul, Afganistan, 1973) enpresaburua, kazetaria eta idazlea da. Irrati estazio bat sortu zuen Kabulen, genero-apartheidaren ondorioz hezkuntza publikotik baztertutako neskatoak heztean espezializatu zena. 2024. urtean, BBCren 100 emakume inspiratzaileetako bat izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamida Aman Afganistango hiriburu eta hiririk handienean, Kabulen, jaio zen 1973. urtean. Amona "Begum" tituludun emakume noblea izan zen. Sei urte zituenean, familia Suitzara joan zen bizitzera gatazka saihesteko. Ikasketak osatu zituen eta 2001. urtean talibanak boteretik erori zirenean, bere herrialdea bisitatu zuen.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parisen bizi zen familiarekin, eta komunikazio eta kazetaritza ezagutzak erabili zituen Afganistanen hainbat proiektu martxan jartzeko.[1]
2020. urtean Emakumeentzako Begum Erakundea izeneko erakundea sortu zuen.[2]
2021. urteko abuztuan indar estatubatuarrak Afganistanetik erretiratu zirenean, Hamida Amanek Begum Irratia izeneko irrati-estazio bat jarri zuen martxan aurreko martxoan. Talibanen gobernu erak geroago genero-apartheid deitu zena ekarri zuen, emakumeak bizitza publikotik baztertuak izan baitziren eta bigarren mailako eskolak eta unibertsitateak haur eta gizonentzat erreserbatuak geratu baitziren.[2][3][4]
Begum irratia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Begum Irratia emakume talde batek zuzentzen zuen eta 2022. urtetik Komunikazioaren Garapenerako Nazioarteko Programaren babesa zuen. Finantzaketari esker, berrogei emakume gehiago trebatu ziren, eta haien ikuspegia arauei egokitzea izan zen, Afganistango emakumeei transmititzen jarraitu ahal izan zezaten. Kalkuluen arabera, milioi erdi pertsona inguruk entzuten zuten irrati-katea, hamabi transmisoreren bidez.[2][3][2]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2024. urtean, BBCk Hamadi Amanen lan inspiratzailea aitortu zuen BBCko 100 emakumeetako bat izendatu zutenean.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «À Kaboul, Radio Begum, le seul média à fournir un accès à l'éducation des filles» Madame Figaro 2022-04-11 (kontsulta data: 2024-12-21).
- 1 2 3 4 Resilience amidst adversity: Hamida Aman, founder of women-led radio Begum, empowering Afghan women’s voices. (kontsulta data: 2024-12-21).
- 1 2 «La fondatrice de Radio Begum, la voix des Afghanes: "Nous sommes sans cesse confrontées à des embûches"» rts.ch 2024-04-18 (kontsulta data: 2024-12-21).
- ↑ UN rapporteur calls for Taliban’s ‘gender apartheid’ to be codified as crime. (kontsulta data: 2024-12-21).
- ↑ «BBC 100 Women 2024: Who is on the list this year? - BBC News» News (kontsulta data: 2024-12-21).