Haritz gorri
Itxura
| Haritz gorri | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Plantae |
| Ordena | Fagales |
| Familia | Fagaceae |
| Generoa | Quercus |
| Espeziea | Quercus rubra Linnaeus, 1753 |
| Banaketa mapa | |
Haritz gorria, amerikar haritza edo ipar haritza (Quercus rubra edo, batzuetan Quercus borealis) Quercus generoko zuhaitz espeziea da. Jatorria Ipar Amerikan du (hortik izena), Ameriketako Estatu Batuen ipar-ekialdean eta Kanada hego-ekialdean. Europan XVIII. mendean barneratu zen eta egun herri atlantikoetan dago hedatua, Euskal Herria barne.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hostoek lobulu sakonak dituzte, punta-estuak. Udazkenean kolore gorria hartzen dute.
Azal leun eta argia du, pagoaren azalaren antzekoa; zuhaitz lirain eta garaia da (25-50 m garai) eta enborra lodia eta zuzena du. Zura haritz arruntarena baino kalitate txikiagokoa da; batez ere, ardoa eta beste pattar batzuk (brandya) zahartzeko upelak egiteko erabiltzen da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |