Edukira joan

Henry Russell

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henry Russell

Bizitza
JaiotzaTolosa Okzitania, 1834
Herrialdea Frantzia
HeriotzaBiarritz, 1909ko otsailaren 5a (74/75 urte)
Hezkuntza
HeziketaCouvent des cordeliers de Pons (en) Itzuli
(1844 - 1847)
Collège de Pontlevoy (en) Itzuli
(1847 - 1849)
Clongowes Wood College (en) Itzuli
(1851 - 1852)
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, mendigoizalea, idazlea eta espeleologoa
KidetzaSociété Ramond (en) Itzuli
Club alpin français (en) Itzuli

Henry Patrick Marie, Russell-Killough kondea (1834, Tolosa, Okzitania – 1909ko otsailaren 5a, Biarritz, Euskal Herria) okzitaniar-britainiar mendizale, abenturazale, bidaiari eta pirineista bat izan zen.

Pirinioetako mendi ugari lehenbizikoz igotzen aintzidarietako bat izan zen. Vignemale mendiarekin obsesio berezia izateagatik ezaguna zen. Monte Perdido hirutan igo zuen.

Munduan barna ere hiru urtez bidaiatu zuen, tartean San Petersburgo, Mosku, Irkutsk, Pekin, Gobi basamortua birritan zeharkatu, Amur ibaia jaitsi, Shanghai eta Hong Kong hirietara joan, Australia eta Zeelanda Berrira bidaiatu zuen. Indian urte osoa igaro, eta Frantziara Kairo eta Konstantinoplan barna itzuli zen.