Invictus
Invictus Clint Eastwoodek zuzenduriko kirol eta politikari buruzko 2009ko filma da, Hegoafrikako historiako benetako gertaera batzuetan oinarritua. Rol nagusietan Morgan Freeman (Nelson Mandela) eta Matt Damon (Francois Pienaar) aktoreek lan egin zuten. Istorioa John Carlin idazlearen liburu batean oinarrituta dago (Playing the Enemy: Nelson Mandela and the Game That Changed a Nation) eta Hegoafrikan gertatzen da, 1995. urtean jokatu zen Munduko Errugbi Koparen inguruabarretan, apartheid garaiak amaitu berri-berriak zirenean.
Prime Video plataformak euskarazko audioarekin ere zabaldu zuen filma 2026ko uztailaren 10ean.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kartzelatik atera eta Hegoafrikako presidente izendatu berritan, Nelson Mandelak adiskidetzearen aldeko apustua egin du, barkamenaren eta zurien eta beltzen elkarbizitzaren aldekoa. Horretarako errugbia erabiliko du: apartheidaren sinbolo den springboks izeneko selekzio nazionala hegoafrikar guztien, gutxiengo zuriaren nahiz gehiengo beltzaren, benetako talde bilakatuko du.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Morgan Freeman: Afrikako Kongresu Nazionaleko burua eta Hegoafrikako lehendakaria.
- Matt Damon: Francois Pienaar, errugbi jokalaria, Springboks taldeko kapitaina.
- Tony Kgoroge: Jason Tshabalala, Mandelaren segurtasun taldeko burua.
- Adjoa Andoh: Brenda Mazibuko, Mandelaren idazkari eta aholkularia.
- Julian Lewis Jones: Etienne Feyder, bizkartzaina.
- Patrick Mofokeng: Linga Moonsamy, bizkartzaina.
- Marguerite Wheatley: Nerine Winter, Pienaar-en emaztea.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 2009ko filmak
- Clint Eastwoodek zuzendutako filmak
- Anthony Peckhamek idatzitako filmak
- Morgan Freemanek antzeztutako filmak
- Matt Damonek antzeztutako filmak
- Scott Eastwoodek antzeztutako filmak
- Leleti Khumalok antzeztutako filmak
- Isaac Fe’aunatik antzeztutako filmak
- Patrick Mofokengek antzeztutako filmak
- Matt Sternek antzeztutako filmak
- Julian Lewis Jonesek antzeztutako filmak
- Marguerite Wheatleyk antzeztutako filmak
- Patrick Lysterrek antzeztutako filmak
- Penny Downiek antzeztutako filmak
- Grant Swanbyk antzeztutako filmak
- Lida Bothak antzeztutako filmak
- Ashley Taylorrek antzeztutako filmak
- André Jacobsek antzeztutako filmak
- Mark Rickardek antzeztutako filmak
- Daniel Muñoz Giraldok ekoitzitako filmak
- Gamboak ekoitzitako filmak
- Mace Neufeldek ekoitzitako filmak
- Clint Eastwoodek ekoitzitako filmak
- Warner Bros.ek ekoitzitako filmak
- Malpaso Productionsek ekoitzitako filmak
- Warner Bros. Picturesek ekoitzitako filmak
- Zinema zirriborroak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Errugbiari buruzko filmak
- Politika filmak
- XX. mendean girotutako filmak
- Hegoafrikan girotutako filmak
- Apartheidari buruzko filmak
- Xhoserazko filmak
- Euskarazko audioa duten nazioarteko filmak
- Euskaratutako filmak