John Bauer
| John Bauer | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Jönköpings Kristina församling (en) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Vättern eta Sankt Matteus (en) |
| Hobiratze lekua | Eastern Cemetery (en) |
| Heriotza modua | istripuzko heriotza: naufragioa |
| Familia | |
| Aita | Joseph Bauer |
| Ama | Emma Charlotta Bauer |
| Ezkontidea(k) | Ester Ellqvist (en) |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | suediera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria eta ilustratzailea |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Influentziak | Albert Engström (en) |
John Bauer (Jönköping, 1818ko ekainaren 4a - Vättern lakua, 1918ko azaroaren 20a) ilustratzaile suediarra izan zen, Bland Tomtar och Troll (Iratxoen eta Trolen artean) ilustrazioengatik ezaguna.
Bere ilustrazioekin nolabaiteko poetika transmititu zuen, oinarri zuten folklorearen interpretazio ez hain groteskoa eta, garai batean liburuetarako beste ilustrazio batzuk ez bezala, Bauerrenak orrialde osokoak eta akuarela edo gouachezkoak ziren, kolore ahulekoak.[1]
Bauerrek korronte modernista hasi baino lehentxeago ekin zion bere ibilbideari, antzinako eskandinaviarrekin zerikusia zuen guztia goraipatu zuen ikuspegi erromantiko idealizatuan edanez. Bere obran Quattrocento italiarraren, XV. eta XVI. mendeko tapiz flandestarren tailerretako maisuen eta prerrafaelita ingelesen eraginak ere aurki daitezke. Ospe berezia lortu zuten gnomoei eta troll (eskandinaviar mitologiako ireiluak) buruzko ipuinak ilustratzeko.[2]
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]John Bauerren lanak Albert Engström eta Carl Larssonek (bere garaikide eta eragin handikoak izan ziren bi margolari) egindako ezaugarri batzuk mantentzen ditu. Bauerren obrarik ezagunena, Bland Tomtar och Troll liburuaren ilustrazioak dira, hainbat idazle suediarrek idatzitako eta 1907tik aurrera urtero argitaratutako maitagarrien ipuin bilduma. Obrak merezitako arrakasta lortu zuen. Bauerrek 1907-1910 eta 1912-1915 edizioak ilustratu zituen. Lehenengo edizioetan tonu grisak erabiltzen ziren, eta, batzuetan, tonu horixkak ere bai. Bere ondorengo lanetan, Sagan om älgtjuren Skutt och lilla prinsessan Tuvstarr (Altze jauzilariaren eta Kotoi-lore printzesa txikiaren ipuina) irudiak polikromatikoak ziren bereziki. Bere lan nagusiek —Belle époque-an eginak— harridura sortu zuten berritzaileak zirelako. bere marrazkiek Vienako Sezesioko artisten lanarengan zertxobait hurbiltzen dituzten osagaiak dituzte, bai eta Simplicissimus aldizkariko ilustrazioengana eta, oro har, modernismoaengana. Hala ere, Bauer harago zihoan, eta bere lan gehienak mende bat geroago ohikoagoa izango zen estetika bati dagozkio. Bere ilustrazioen beste motibo tipiko bat bere jaioterriko, Småland-eko, basoak dira.[3][4]
1913an, Bauerrek Ragnar Östberg[5] arkitektoaren enkargua jaso zuen, Den helige Martin och tiggaren (San Martin eta eskalea) fresko bat egiteko Nyköping kofradiarentzat. Bere lana San Frantziskoko nazioarteko erakusketan (Panama–Pacific International Exposition) ere ikusgai egon zen (1915).[6]
Bere eragina Arthur Rackham britainiar ilustratzailearen lanetan hauteman daiteke.[5]
Obra-galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ett gammalt bergtroll (Mendiko troll zahar bat), 1904.
- Freyja, 1905.
- Julbocken, 1912
- Tuvstarr-ek hor darrai, ura begiratzen, 1913.
- Prinsessan och trollen (Printzesa eta trollak), 1913.
- Då hon åter vaknade låg hon på mossan i skogen (Esnatu zenean, basoko goroldioaren gainean etzanda zegoen), 1913.
- God kväll, farbror! Hälsade pojken (Gabón!, esan zuen haurrak), 1915.
- Nå, hur är det med aptiten fortsatte trollmor («Tira ba!, ¿goseak zaude?», jaraitu zuen sorginak), 1915.
- Titta på dem, sade trollmor. Titta på mina söner! Vackrare troll finns inte på denna sidan månen («Bigara itzazu», esan zuen trollen amak. «¡Begira nire haurrak! Ez dago troll ederragorik ilargiaren alde honetan».) 1915.
Ikus, halaber
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Suedieraz) Romdahl, Axel L. «John Bauer», en: Axelsson, Roger. Svenskt biografiskt lexikon, Riksarkivet (Suediako Artxibategi nazionala), 1920, 783. or. sartze-data: 2019-01-27.
- ↑ (Gaztelaniaz) Prado, Fernando. (2023-03-27). «La tragedia de John Bauer, el pintor de gnomos» El Debate (kontsulta data: 2026-05-23).
- ↑ (Suedieraz) «Bland tomtar och troll artxibatua 2015 ko azaroaren 23an Wayback Machinen.», Jönköping-eko museoa. artxibatua 2015 ko azaroaren 23an Wayback Machinen.
- ↑ (Frantsesez) Chabin, Jean-Pierre (2005). La forêt dans tous ses états: de la préhistoire à nos jours: actes du colloque de l'Association interuniversitaire de l'Est, Dijon, 16-17 novembre 2001, 351-352 or.. Presses Univ. Franche-Comté.
- 1 2 «Sagokonstnären artxibatua 2015 ko azaroaren 20an Wayback Machinen.». Jönköping-o museoa. Consultado el 24 de diciembre de 2013 (Suedieraz).
- ↑ (Suedieraz) «Nya vägar artxibatua 2014 ko irailaren 29an Wayback Machinen.», Jönköping-o museoa. artxibatua 2014 ko irailaren 29an Wayback Machinen.
Kanpo-loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- “The Art of John Bauer” Spirit of the Ages' Museum, Museum of Myth, Fable, Fairy and Fairy Tale Art
- “Illustrations from the German Translation of Viktor Rydberg's Fädernas Gudasaga as Die Göttersage der Väter Translated into German by Josef Hiersch”e Germanic Mythology
- “Målningar av John Bauer” Projekt Runeberg
- “John Bauer”, WikiArt, Visual Art Encyclopedia
- “John Bauer”, Articelli