Jonas Collett
Jonas Collett (Næstved, 1772ko martxoaren 25a – Christiania, 1851ko urtarrilaren 3a) daniar-norvegiar funtzionario, legegile eta estatu-gizona izan zen. Norvegian jarraitu zuen Danimarkarekiko batasuna amaitu ondoren eta Norvegiako lehen ministroa izan zen 1822tik 1836ra.
Næstveden dagoen Rønnebæksholm familiaren etxean jaio zen. 1791n Zuzenbidean graduatu zen Kopenhageko Unibertsitatean eta berehala gobernuko ofizioetan hasi zen.
Norvegiako Parlamentuko kide izan zen 1814, 1818, 1824 eta 1827an. Norvegiak 1814an independentzia aldarrikatzeko ahaleginean eta Mosseko Konbentzioan berebiziko garrantzia izan zuen. Azken horretan, Suediaren eta Norvegiaren arteko batasuna adostu zen.
Collett Norvegiako lehen ministroa izan zen 1822tik 1936ra, nahiz eta kargua Norvegiako gobernadorearen menpe egon.