Edukira joan

Koloa Talake

Wikipedia, Entziklopedia askea
Koloa Talake

Tuvaluko Lehen Ministroa

2001eko abenduaren 14a - 2002ko abuztuaren 24a
← Faimalaga Luka - Saufatu Sopoanga →
Minister of Foreign Affairs (en) Itzuli

2001eko abenduaren 14a - 2002ko abuztuaren 2a
Bizitza
JaiotzaVaitupu (en) Itzuli, 1934ko ekainaren 7a
Herrialdea Tuvalu
HeriotzaAuckland, 2008ko maiatzaren 26a (73 urte)
Hobiratze lekuaNorth Shore (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Koloa Fineaso Talake (Vaitupu, 1934ko ekainaren 7a – Auckland, 2008ko maiatzaren 26a) tuvalutar politikaria izan zen. Tuvaluko lehen ministroa izan zen 2001etik 2002ra.

Gilbert eta Ellice uharteetako koloniako auditore nagusia izan zen 1973tik 1975era, eta gero Tuvaluko auditorea (1976-1977) eta finantza-idazkaria (1977-1978). 1993tik Legebiltzarreko Vaitupuko diputatua izan zen. 1999an, Bikenibeu Paeniu lehen ministroaren dimisioa eragin zuen zentsura-botoaren alde bozkatu zuen.

Tuvaluko lehen ministro eta Kanpo Arazoetako ministro izan zen bederatzi hilabetez 2001eko abendutik 2002ko abuztura, Faimalaga Luka lehen ministroak konfiantzarik gabeko botoa galdu ondoren. 2002an, Kiribati eta Maldivetako gobernariekin batera, Amerikako Estatu Batuak eta Australia auzitara eraman zituen Kyotoko protokoloa ez sinatzeagatik eta itsas mailaren igoera eragiteagatik.

2002ko hauteskundeetan ez zuten Talake aukeratu eta lehen ministro kargua utzi behar izan zuen. Bere seme-alabak bizi ziren Zeelanda Berrira joan zen bizitzera.