Edukira joan

Lady Mountbatten

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lady Mountbatten

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEdwina Cynthia Annette Ashley
Jaiotza32 Bruton Street (en) Itzuli, 1901eko azaroaren 28a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaKota Kinabalu, 1960ko otsailaren 21a (58 urte)
Hobiratze lekuaat sea (en) Itzuli
Familia
AitaWilfrid Ashley
AmaAmalia Cassel
Ezkontidea(k)Louis Mountbatten  (1922ko uztailaren 18a -  1960ko otsailaren 21a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
Jasotako sariak

IMDB: nm0609882 Find a Grave: 42981711 Edit the value on Wikidata

Edwina Cynthia Annette Ashley (1901eko azaroaren 28a - 1960ko otsailaren 21a), Lady Mountbatten bezala ezaguna, ingeles aristokrata eta ongilea izan zen.

Louis Mountbatten kontralmirantearen emazte gisa, Mountbatten of Burma kondesa eta Indiako azken erreginaordea izan zen. Bigarren Mundu Gerran sorospen brigadetan eta Gurutze Gorriarekin eginiko lanarekin nabarmendu zen.

Edwina amarekin, 1907 inguruan

Edwina Ashley 1901eko azaroaren 28an jaio zen, Wilfrid Ashley eta Amalia Mary Maud Casselen alaba. Bere ahizpa gazteena Mary Ashley (Lady Delamere) izan zen. Aita aristokrata ingelesa zen, eta ama Prusiako bankari judu baten alaba.

Gurasoek Edwina ikastetxe-barnetegietara bidali zuten, non jazarria izan zen aitona alemaniarra eta judua zuelako. Azkenean, aitonak berak Londresera eraman zuen, eta berarekin bizi izan zen.

Louis Mountbatten

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Edwina eta Louis Mountbatten, ezkondu berri.

Edwinak 1920ko urrian ezagutu zuen lehen aldiz Louis Mountbatten, "arrain handia" zena (EBko errege familiakoa eta Alexandra Errusiakoa enperatrizaren iloba). Dantzaldi batean izan zen, ordurako Edwina ere Londresko giro sozialetan oso ezaguna baitzen.

Edwina ezkontzako soinekoan, 1923.

1922ko uztailaren 18an ezkondu ziren, Westminsterko Santa Margarita elizan, 8.000 pertsonaren aurrean, eta gonbidatuen artean Maria EBko erregina, Alexandra Danimarkako erregina, eta Galesko printzea (Mountbattenen subordinatua zena). Eztei-bidaian, Charlie Chaplinek egindako film mutu pribatu batean parte hartu zuten, Nice And Friendly, komertzialki inoiz estreinatu ez zena.[1]

Bigarren Mundu Gerra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerran, Edwina Britainia Handiko Gurutze Gorrian eta St John Ambulance Brigadan parte hartu zuen, besteak beste diru bilketan eta superintendente bezala. 1945ean, Asiako hego-ekialdetik gerrako presoak aberriratzeko lanetan aritu zen. Lan horiengatik hainbat errekonozimentu eta kondekorazio jaso zituen.[2]

Indiako erregeorde

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nehru lehen ministroa Edwinarekin 1951ean

Singapurren egindako mitin batean, Edwina jende pilaketa batean erori zen. Jawaharlal Nehru eta Lord Mountbattenek handik ateratzen lagundu zuten, eta hiruek batera bazkaltzen amaitu zuten, "munduko arazo guztiez berbetan". Ordutik aurrera, Edwina eta Nehru adiskide minak izan ziren.[3]

Handik gutxira, Mountbatten Indiako erregeorde izendatu zuten. Horretara, Edwina Britainiar Raj-aren amaierako eta Indiaren partizio garaiko hasieran (1947ko otsailetik 1948ko ekainera) erreginaorde izan zen.

1947ko urriaren 28tik aurrera Mountbatten of Burma ("Birmaniako Mountbatten") kondesa titulua eman zitzaion, senarraren izendapenarekin. Partizio garaian izan zen bortizkeri giroan, Edwina eskala handiko sorospen lanaren antolakuntzan ibili zen, baita kolera ekiditeko eta higienea mantentzeko neurriak bultzatuz.

Edwina Delhiko ospitale batean, 1947

Erregeordetzaren ostean, zerbitzu publikoetan jarraitu zuen, besteak beste St John Ambulance Brigadan, eta Peckham esperimentuan (1949).[4] Erizaintzako Errege Elkargoko finantza-erakunde bateko presidentea izan zen 1950-1954 bitartean, eta 1950etik aurrera elkargoaren beraren lehendakariorde, 1960an hil arte.[5]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edwinak eta Mountbattenek bi alaba izan zituzten: Patricia (1924-2017) eta Pamela (1929-2026).[6]

Kausa sozial eta politikoetan elkarrekin asko kolaboratu zuten arren, Edwinak eta senarrak ez zuten harreman afektibo-pertsonal esturik mantendu.[7] Aldiz, bizitza pertsonal independenteak eta hainbat maitale izan zituzten.[8][9]

Edwinak harreman oso estua izan zuen bere koinata Milford Haveneko markesrekin. Bidai eta abentura asko egin zituzten elkarrekin, askotan munduko leku zail edo arriskutsuetara.

Edwinak hainbat urte zeramatzan osasunez gaizki, buruko min errepikariekin, bularreko anginaz, gripearekin eta nekeak jota. 1960an txartotu egin zen eta lo zegoela hil zen, otsailaren 21ean. Jesseltonen (gaur egun Kota Kinabalu), Ipar Borneon (gaur egun Sabah), St John Ambulance Brigadaren ikuskapen batean zegoela.[10]

Herri kulturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat aktorek antzeztu izan dute Lady Mountbattenen papera:

  • Jane Myerson ,1982ko Gandhi film biografiko epikoan
  • Janet Suzman, 1986ko Lord Mountbatten: The Last Viceroy telefilmean
  • Maria Aitken 1998ko Jinnah[11] film biografikoan
  • Gillian Anderson, Viceroy's House film dramatikoan (2017)[12]
  • Lucy Russell, The Crown telesaileko 2. tenporadan (2017)[13]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ «Nice and Friendly» Charlie Chaplin Official Website (kontsulta data: 5 August 2022).
  2. ↑ Edwina, Countess Mountbatten of Burma. (kontsulta data: 13 March 2017).
  3. ↑ Cowell, Alan. (5 June 2026). «Pamela Hicks, Lady-in-Waiting to Elizabeth II of Britain, Dies at 97» The New York Times (kontsulta data: 6 June 2026).
  4. ↑ «The Bulletin of the Pioneer Centre» Peckham 1 (5) September 1949 (kontsulta data: 21 October 2016).
  5. ↑ (Ingelesez) «Mountbatten [née Ashley; Lady; Countess Mountbatten of Burma; Edwina Cynthia Annette (1901-1960); nursing benefactor»] rcn.epexio.com (kontsulta data: 2026-09-14).
  6. ↑ «Lady Pamela Hicks, daughter of Lord Mountbatten and childhood friend of Queen Elizabeth II – obituary» The Telegraph 5 June 2026 (kontsulta data: 5 June 2026).
  7. ↑ (Ingelesez) Reginato, James. (2013-09-05). «Royal In-Law: Princess Diana Favored “Disco-ing” to Married Life; Charles Has “Blossomed Again” With Camilla» Vanity Fair (kontsulta data: 2026-08-31).
  8. ↑ (Ingelesez) «Edwina, Nehru had a spiritual relationship: Daughter» Deccan Herald (kontsulta data: 2026-08-31).
  9. ↑ (Gaztelaniaz) Castelló, Elena. (2021-08-14). «Infidelidad, bisexualidad y prostitución: la escandalosa vida matrimonial de Lord y Lady Mountbatten» Mujerhoy (kontsulta data: 2026-09-18).
  10. ↑ «Lady Mountbatten dies in sleep on visit to Borneo» The Sydney Morning Herald (London) 21 February 1960 (kontsulta data: 14 June 2013).
  11. ↑ (Ingelesez) «Jinnah» IMDb datu basean.
  12. ↑ Wiseman, Andreas. (30 April 2015). «Hugh Bonneville, Gillian Anderson topline partition drama 'Viceroy's House'» Screen Daily (kontsulta data: 19 February 2016).
  13. ↑ "The Crown" Misadventure (TV Episode 2017). (kontsulta data: 2017-12-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]