Edukira joan

Laura Chivite

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laura Chivite

(2025)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLaura Chivite Ezkieta
JaiotzaIruñea, 1995eko azaroaren 5a (31 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
AitaFernando Chivite
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaGranadako Unibertsitatea : literatura erkatua
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria
Jasotako sariak

Instagram: laura.chivite Edit the value on Wikidata

Laura Chivite Ezkieta[1] (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1995eko azaroaren 5a) idazlea, irakaslea, eta kazetaria da.[2][3]

Laura Chivite Ezkieta 1995. urtean jaio zen Nafarroa Garaiko hiriburuan,Iruñean. Gaztetatik aurkitu zuen idazkeran bere ihesbidea eta bere burua hobeto ulertzeko modua. Madrilen bizi da eta irakasle gisa egiten du lan.

Laura Chivite Ezkietak Granadako Unibertsitatean Literatura konparatua ikasi zuen, non ohorezko matrikula lortu zuen Gradu Amaierako lanean.[4] Ondoren literatura eta zinemaren arteko harremanean espezializatu zen. Gaztelania atzerriko hizkuntza gisa irakasteko masterra eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzako masterra egin ditu.[5]

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun irakaskuntzan eta idazketan jarduten du, eta Cuadernos Hispanoamericanos aldizkarian eta RTVEko La 2 kateko Un país para leerlo saioan kolaboratu du.

Chivite Ezkietak 2022ko apirilean egin zuen debuta literaturaren panoraman, Gente que ríe lana argitaratu zuen Caballo de Troya argitaletxearekin, eleberriaren eta kontakizun-laburren arteko lana. Publikoaren eta kritikaren harrera ona jaso zuen. Urte horretan bertan, abenduan, Radio Televisioón Españolaren El Ojo Crítico de Narrativa saria irabazi zuen. Aurretik jasoak zituen Granadako Unibertsitateen Liburutegiko 2018ko Literatur Lehiaketan lehen saria, Nafarroako ‘Entre iguales 2018’ Mikroipuin Lehiaketan, 2020ko Arte Gaztearen Topaketen Lehen Saria ‘Regreso a lo Analogico’ kontakizunarekin, eta 2021ean ere bai, ordukoan ‘¿Y a ti qué te trae aquí?’ antzezlanarekin.[4][5]

Gainera, Cervantes Institutuko, Nobela Beltzeko Nero Giallo Jaialdiko, Romancero Bookseko eta Londresko Queer Literatura Jaialdiko proiektuetan parte hartu du.[5]

2025ean El ataque de las cabras argitaratu zuen Random House argitaletxean. Laurak lan horretan emakume gazte baten eta izebaren arteko elkarbizitzatik abiatuta, giza eta familia harremanei buruzko oroitzapen eta sekretu tragikomikoak kontatzen ditu. Lan horrekin gaztelaniazko zilarrezko Euskadi Literatura saria jaso zuen.[3][6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskal herritar horren aukera pertsonala da euskal abizen hori Chivite formarekin idaztea. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara batuan Txibite idatzi behar dela arautu du. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. ↑ (Gaztelaniaz) «Laura Chivite, la escritora pamplonesa que vive para contarlo después» Diario de Navarra 2023/12/16.
  3. 1 2 3 (Gaztelaniaz) Muguiro, Laura Puy. (2025-03-01). «Laura Chivite, escritora: "Hay que saber vivir en el misterio"» Diario de Navarra (kontsulta data: 2026-11-05).
  4. 1 2 (Gaztelaniaz) lecturalia.com. «Laura Chivite: libros y biografía autora» Lecturalia (kontsulta data: 2026-11-05).
  5. 1 2 3 4 CK Kultura Navarra, 2023: Laura Chivite Ezkieta. .
  6. ↑ (Gaztelaniaz) Rodríguez, Aloma. (2025-04-22). «Entrevista a Laura Chivite: “Solo sé hacer las cosas a modo de puzle"» Letras Libres (kontsulta data: 2026-11-05).
  7. ↑ Gente que ríe. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]