Mabel Batten
| Mabel Batten | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | 1856 |
| Heriotza | 1916 (59/60 urte) |
| Hobiratze lekua | Highgate Cemetery |
| Familia | |
| Aita | George Cliffe Hatch |
| Ezkontidea(k) | George Henry Maxwell Batten (en) |
| Bikotekidea(k) | ikusi
|
| Seme-alabak | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abeslaria |
Mabel Veronica Hatch Batten (1856 – 1916) britainiar abeslaria izan zen, mezosopranoa. Liederrak —poema musikatuak— abesten zituen.[1][2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mabel Hatch harreman ona zuen familia batean jaio zen. Dresden eta Brujasen ikasi zuen, harmonia eta konposizioa. "Musika eta arteen mezenas, mezzosoprano eta musikagile" ospetsua izan zen. Bere konposiziorik onenetako bat Ella Wheeler Wilcox idazlearen The Queen's Last Ride olerkiari musika jartzea izan zen. Gainera, abeslari, piano-jole eta gitarra-jole porrokatua izan zen.[3]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1874. urtean George Batten-ekin ezkondu zen, Indiako erregeordearen idazkariarekin. Alaba bat izan zuten, Lady Cara Harris margolari eta zinemagilea. 1880ko hamarkadan Wilfred Scawen Bluntekin harremana izan zuen.[3]
Adela Maddison musikagilearen laguna izan zen, eta hark, 1893an, Deux Melodies lana eskaini zion. 1906. urtetik aurrera Toupie Lowther-en eta haren neba Claude Lowther-en laguna izan zen.[3]
1907ko abuztuaren 22an, Alemaniako Bad Homburg bainuetxean, Battenek Radclyffe Hall britainiar olerkari eta idazlea ezagutu zuen. Battenek 51 urte zituen eta Hallek 27. 1913an, Batten eta Hallek Lowther familia bisitatu zuten Clauderen Herstmonceux gazteluan. Batten alargundu zenean, Hallekin bizitzera joan zen Cadogan Squarera. Battenek, Ladye goitizenez, John izena eman zion Halli, Hallek bere bizitza osoan erabili zuena.
1915ean, Hallek Battenen lehengusina ezagutu zuen, Una Troubridge (1887-1963). Batten hiltzean, Troubridge eta Hall maitale egin ziren eta 1917an elkarrekin bizitzera joan ziren.[4]
Londresko Highgate hilerrian lurperatuta dago Batten. Hallek kriptako sarreran lurperatzea erabaki zuen.[3]
Legatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mabel Battenen erretratuak John Singer Sargentek eta Edward John Poynterrek egin zituzten.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «queerplaces - Mabel Batten» www.elisarolle.com (kontsulta data: 2026-06-22).
- ↑ (Ingelesez) «Mabel Batten» Grokipedia (kontsulta data: 2026-06-22).
- 1 2 3 4 5 Batten, Mabel Veronica. (kontsulta data: 2017-09-28).
- ↑ «Radclyffe Hall» A purnell.