Edukira joan

Maria Barbara Bach

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Barbara Bach

Bizitza
JaiotzaGehren, 1684ko urriaren 20a
HerrialdeaPrincipality of Schwarzburg-Sondershausen
 Germaniako Erromatar Inperio Santua
HeriotzaKöthen, 1720 (35/36 urte)
Hobiratze lekuaKöthen
Familia
AitaJohann Michael Bach I
Ezkontidea(k)Johann Sebastian Bach  (1707ko urriaren 17a -  1720)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaBach familia
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Ahots motakontraltoa
Musika instrumentuaahotsa

Find a Grave: 19401509 Edit the value on Wikidata

Maria Barbara Bach (Gehren, Turingia, Alemania, 1684ko urriaren 20a – Köthen, 1720ko uztailaren 7a) alaemaniar abeslaria izan zen, kontraltoa. Johann Sebastian Bachen lehen emaztea izan zen. [1][2][3]

Johann Michael Bachen alaba zen, beraz, Johann Sebastian Bachen bigarren mailako lehengusina zen.[1]

Maria lehengusu batekin,, Johann Sebastian Bachekin, ezkondu zen Turingiako San Blas de Mühlhausen elizako organo-jotzailea zenean, 1707ko uda erdialdean hartua baitzuen kargu hori. Abuztuan, amaren aldeko osaba Tobias Lammerhirtengandik 50 florineko (urteko soldataren erdia baino gehiago) herentzia jaso zuen. Horrek erraztu egin zuen urriaren 17an Dornheim-en egin zen ezkontza, Arnstadtetik hurbil zegoen herri batean, jaioterria eta aurreko postuko herria. Ezer gutxi dakigu bere bizitzaz eta ezkontzaz, zoriontsuak izan zirela baino ez.

Bizirik geratu zen bigarren seme Carl Philipp Emanuel Bach-en esanetan, Maria Barbara Bach 1720an hil zen bat-batean eta ezustean. Johann Sebastian Bach, une hartan, bere nagusiari, Köthengo dukeari laguntzen ari zen, dukea Carlsbadeko bainuetxera joan baitzen urak hartzera (dukeak berarekin eramaten zituen musikariak, entretenimendua eman ziezaioten). Joan zenean, Maria Barbarak osasun normala zuen, baina bi hilabete geroago itzuli zenean jakin zuen hilda zegoela eta uztailaren 7an lurperatu zutela. Ez dakigu zergatik hil zen, baina badirudi gaixotasun infekziosoek edo haurdunaldiko konplikazioek edo pneumoniak jota hil zela.

Bikoteak zazpi seme-alaba izan zituen, eta horietako hiru gazterik hil ziren:

  • Catherina Dorothea (1708ko abenduaren 28a - 1774ko urtarrilaren 14a).
  • Wilhelm Friedemann Bach (1710eko azaroaren 22a - 1784ko uztailaren 1a).
  • Johann Christoph (1713ko otsailaren 23tik 1713ko otsailaren 23ra).
  • Maria Sophia (1713ko otsailaren 23a - 1713ko martxoaren 15a), Johann Christophen bikia.
  • Carl Philipp Emanuel Bach (1714ko martxoaren 8a - 1788ko abenduaren 14a).
  • Johann Gottfried Bernhard Bach (1715eko maiatzaren 11 - 1739ko maiatzaren 27a).
  • Leopold Augustus (1718ko azaroaren 15etik 1719ko irailaren 29ra).

Anna Magdalena Wilcke izan zen Johann Sebastianen bigarren emaztea, Maria Barbara hil eta 17 hilabetera, eta bere haurrordeak hazi zituen, berak izan zituen beste hamahiru seme-alabekin batera.

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XXI. mendean egindako interpretazioen arabera, Johann Sebastian Bach alargunak idatzitako Biolinerako 2. partita, BWV 1004, tombeau bat da bere heriotzaren oroimenez.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Gaztelaniaz) Augustus, Maria Barbara Bach Nacimiento 1684 Fallecimiento julio de 1720 Cónyuge Johann Sebastian Bach Hijos Catharina DorotheaWilhelm FriedemannJohann ChristophMaria SophiaCarl Philipp EmanuelJohann Gottfried BernhardLeopold. «Maria Barbara Bach» Los diccionarios y las enciclopedias sobre el Académico (kontsulta data: 2026-06-21).
  2. ↑ «María Bárbara Bach _ AcademiaLab» academia-lab.com (kontsulta data: 2026-06-21).
  3. ↑ (Gaztelaniaz) «Bach, Maria Barbara (1684-1720)» MusiChess (kontsulta data: 2026-06-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]