Marta Sango
| Marta Sango | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Marta Sánchez Gómez |
| Jaiotza | Torre del Mar (en) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abeslaria |
Parte-hartzailea
| |
| Musika instrumentua | ahotsa |
Marta Sánchez Gómez, artistikoki Marta Sango, (Torre del Mar, Malaga, 2000ko ekainaren 28a) abeslari, musikagile eta aktorea da. 2018. urteko Operación Triunfo saioan parte hartu zuenean egin zen ospetsu.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000n jaio zen Malagako probintzian. Txikitatik Gitarra elektrikoko eskolak hartu zituen eta 14 urterekin Torre del Mar herriko Stella Maris Gazte Abesbatzan parte hartzen hasi zen. Gero a capella Artmonies taldeko kidea izan zen. 18 urterekin Operación Triunfo akademian sartu zen.[2][3]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018: Operación Triunfo
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marta Sango Operación Triunfo 2018 urteko castingera aurkeztu zen, fase guztiak gainditzea lortu zuen eta saioaren 0 galan parte hartzeko hautatua izan zen. Bertan, edizioko 16 aukeratuen arteko lehiakideetako bat izan zen.[4]
Michael Jacksonen Leave me alone eta George Michaelen One more try abestiak izan ziren, besteak beste, saioaren barruan eskaini zituen emanaldi aipagarrienak. Lau aldiz egon zen izendatuta, eta azkenean 11. galan kaleratu zuten, hau da, lehiaketan 7. postua lortu zuen.[5]
Saioa amaitu zenean, lehiakide guztiek bira bat egin zuten Espainian zehar, besteak beste, Madrilgo WiZink Center[6] eta Bartzelonako Palau Sant Jordi[7] areto ezagunetan jardun zuten.[8]
2019: Inicios, La Llamada, lehen singlea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akademiatik irten ostean, La mejor canción jamás cantada saioko 3. galan parte hartu zuen, non David Bisbal-en Ave María abestia interpretatu behar izan zuen, 2000. hamarkadari eskainitako gala horretako gai irabazlea izan zena. Apirilean saioaren finala burutu zen eta orduko horretan Marta Sangok Jarabe de Paloren taldearen La Flaca abestia abestu zuen. Saio amaieran hirugarren postua lortu zuen.[9][10]
2019. urteko urriaren 16tik Susana Romero pertsonaia interpretatu zuen La llamada musikalean.[11] Abenduaren 27an kaleratu zuen bakarkako lehen lana, «Por ti» izenekoa, Universal Music diskoetxearekin.[12]
2020
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020. urteko abenduaren 29an bigarren singlea argitaratu zuen, «¿Qué más quieres de mí?» izenekoa, Blanco y Negro Music diskoetxearekin.[13]
2021-2022
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marta Sangok La llamada (musical) diskoan parte hartzen jarraitu zuen.[14] 2021. urteko abenduaren 10ean, RTVEk iragarri zuen Marta Sango zela Benidorm Fest-en parte hartzeko aukeratutako artistetako bat, «Sigues en mi mente» abestiarekin. Abesti horrekin, Espainia Eurovision 2022 Kantu Jaialdian ordezkatu nahi zuen. Azkenean bigarren finalaurrekoan kanporatua izan zen, jaialdian 10. postua lortuz.[15]
Otsailaren 18an atera zuen 'Disparar' izeneko abestia, 2022an kaleratzekoa zen disko berriaren aurrerapen moduan. Lehenengo diskoa izatekoa zen horren bigarren abestia 'Escapar' izenekoa atera zuen martxoaren 25ean, bideoklipa barne.
Apirilaren hasieran, uztailean Torre del Marren, bere herrian, egin zen 'Weekend Beach Festival' jaialdian parte hartuko zuela iragarri zuten.
Urte berean, Andoni eta Manu dantzariekin batera, Marta Sango Netflix Espainiaren promozio film laburrean parte hartu zuen, Eurovision 2022 jaialdian Chanel Terreroren hautagaitza babesteko.
2022. urteko maiatzaren 20an, ostirala, Martak gonbidatu berezia izan zen Fuengirolako Cool Fest-en, Miramar Merkataritza Zentroan, egin zitzaion ongietorrian.
Ekainaren 24an eta 25ean egin zen Bartzelonako Pride jaialdiko kartelaren parte ere izan zen.
Abenduan Mediafest Night Fever-en gonbidatua izan zen eta Makoke Giaever-ekin batera 'Sigues en mi mente' abestia abestu zuen.[16]
2023
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023. urteko urtarrilaren 4an Benidorm Fest Stars galan parte hartu zuen, Rakky Ripper lagunarekin batera 'La Korronte' abestia abestuz. Susana Romeroren papera egiten jarraitu zuen 'La Llamada' musikalean. Gainera, ADN Zinemaldiko film labur irabazlearen (Chari Li lagunak ekoitzitako 'Gazpachuelo' film laburraren) protagonista izan zen.
Besteak beste, Espainiako epaimahaiko kidea izan zen 2023ko Eurovision Kantu Jaialdian.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sinpleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Lana | Musikagileak |
|---|---|---|
| 2019 | Por ti | Marta Sango, René, Luis Sansó Gil |
| 2020 | ¿Qué más quieres de mí? | Marta Sango, René, Luis Sansó Gil |
| 2021 | Sigues en mi mente | Marta Sango, Mané López, Marco Frías |
| 2022 | Disparar | Marta Sango |
| Escapar | ||
| La corriente | Marta Sango, Rakky Ripper | |
| 2023 | Las cosas que qún me quedan por vivir | Marta Sango |
Lankidetzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izenburua | Lankidetza |
|---|---|---|
| 2024 | Adulta y funcional | Rakky Ripper |
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Antzezlanak | ||||
|---|---|---|---|---|
| Urtea | Obra | Pertsonaia | Zuzendariak | |
| 2019-... | La llamada (musikala) | Susana Romero | Javier Ambrossi eta Javier Calvo | |
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebista-saioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Saioa | Katea | Funtzioa | Datuak |
|---|---|---|---|---|
| 2018 | Operación Triunfo | La 1 | Lehiakidea | 7. postua |
| 2019 | La mejor canción jamás cantada | 3. galan (irabazlea), Azken ekitaldian (3. postua) | ||
| 2022 | Benidorm Fest | 10. postua | ||
| 2024 | La mejor generación | Telecinco | Lehiakidea |
Serieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Katea | Datuak |
|---|---|---|---|---|
| 2019 | Paquita Salas | Bere burua | Netflix |
|
Film laburrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Lana | Pertsonaia | Ekoizpena |
|---|---|---|---|
| 2021 | Cerdo agridulce | Sabrina | Cosmic tree |
| 2022 | Calamarfest | Bere burua | Netflix[18] |
| 2023 | Gazpachuelo | Malagako neska gazte bat | ADN Jaialdia |
Sariak eta izendapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Broadway-ren World Spain
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Kategoria | Saria | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 2020 | Emakumezko aktore nagusi onena | Broadway-World Spain 2020[19] | Izendatua |
Actuality Awards
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Kategoria | Saria | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 2020 | Artista Actuality | Actuality Awards 2020[20] | Irabazlea |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Marta, concursante de OT» RTVE (kontsulta data: 17 de Marzo de 2021).
- ↑ «Marta Sango, la joven torreña que aspira a entrar en la academia de OT 2018» axarquiaplus.es (kontsulta data: 17 de Marzo de 2021).
- ↑ «Las impresionantes canciones a capela de Marta Sango, concursante de OT 2018» El Mundo (kontsulta data: 17 de Marzo de 2021).
- ↑ «Estos son los 16 concursantes de OT 2018» El Mundo (kontsulta data: 17 de Marzo de 2021).
- ↑ «Marta Sango, la décima expulsada de 'OT 2018' en su duelo con Sabela» El Español (kontsulta data: 17 de Marzo de 2021).
- ↑ «Los gladiadores de "OT 2018" asaltan el WiZink Center en su inicio de gira» La Vanguardia (kontsulta data: 17 de Marzo de 2021).
- ↑ «'OT 2018' llena de emoción el Palau Sant Jordi de Barcelona» RTVE (kontsulta data: 17 de Marzo de 2021).
- ↑ «OT 2018 CONTINÚA… ¡AHORA CON LA GIRA!» Los 40 (kontsulta data: 17 de Marzo de 2021).
- ↑ «"Ave María" se convierte en 'La mejor canción jamás cantada' de los 2000 gracias a Marta ('OT 2018')» Fórmula TV (kontsulta data: 17 de Marzo de 2021).
- ↑ «ALBA RECHE, GANADORA DE ‘LA MEJOR CANCIÓN JAMÁS CANTADA’ CON ESTA VERSIÓN DE MEDITERRÁNEO» LOS 40 (kontsulta data: 17 de Marzo de 2021).
- ↑ «Marta Sango: la concursante de 'OT' que sintió 'La llamada'» diezminutos.es (kontsulta data: 17 de Marzo de 2021).
- ↑ «Así suena "Por ti", el primer single de Marta Sango tras 'OT 2018'» Fórmula TV (kontsulta data: 17 de Marzo de 2021).
- ↑ «Marta Sango publica su esperado nuevo single '¿Qué Más Quieres De Mí?'» Blanco y Negro Music (kontsulta data: 17 de Marzo de 2021).
- ↑ «Marta Sango: “Se romantiza la ansiedad y la depresión, y ahora, de repente, mola. Me siento poco respetada”» cinemagavia.es (kontsulta data: 17 de Marzo de 2021).
- ↑ «Marta Sango - Sigues en mi mente - Benidorm Fest 2022» RTVE (kontsulta data: 10 de Diciembre de 2021).
- ↑ «La euforia de Makoke en el escenario junto a Marta Sango enloquece al jurado: "Ha sido espectacular"» Telecinco (kontsulta data: 07 de diciembre de 2022).
- ↑ 'Paquita Salas' arrasa en redes con el estreno de su tercera temporada. (kontsulta data: 17 de Marzo de 2021).
- ↑ El vídeo que arrasa en redes con el que Netflix quiso apoyar a Chanel en Eurovisión 2022 convirtiéndola en concursante de 'El juego del calamar'. (kontsulta data: 15 de Mayo de 2022).
- ↑ «Candidatos a las nominaciones de los Premios del Público BroadwayWorld Spain 2020» broadwayworld.com (kontsulta data: 17 de Marzo de 2021).
- ↑ «Actuality Awards 2020» actualityfm.es (kontsulta data: 17 de Marzo de 2021).