Edukira joan

Menrva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Menrva
etruskoen mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Ikonografiagorgoneiona
BaliokideakMinerva eta Atena
Domeinuagerra, artea, jakinduria eta osasuna
Familia
AitaTinia
AmaUni

Menrva, etruriar erlijioan, jakinduria, gerraren estrategia, artea[1] eta merkataritzaren jainkosa da. Gorengo hirukoaren zati da, Tinia eta Unirekin batera, erromatarren Junon-Jupiter-Minervaren baliokidea. Bere baliokide greziarra Atena da, eta bere baliokide erromatarra den Minervaren aurrekaria da. Atena bezala, Menrva, bere aita Tiniaren burutik jaio zen.

Artean, kasko batekin irudikatzen zen, lantza batekin eta ezkutu bat astinduz, pentsamendu estrategikoaren eta inspirazio artistikoaren babesaren irudikapen sinboliko bat.[1]

Bere izenak, "mn-" erroa du, oroimenarekin lotua. Adibidez, Mnemosyne (antzinako grezieraz: μνημοσύνη) eta "mnestis" (antzinako grezieraz: μνῆστις): oroimena edo oroitzapena esan nahi dutenak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Ingelesez) «Menrva» Digital Maps of the Ancient World 2023-09-21 (kontsulta data: 2026-02-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.