Metastasi
| Metastasi | |
|---|---|
| Deskribapena | |
| Mota | secondary neoplasm (en) neoplasia |
| Espezialitatea | onkologia |
| Identifikatzaileak | |
| O-GNS: | 8000/6 |
| DiseasesDB | 28954 |
| MedlinePlus | 002260 |
| eMedicine | 002260 |
| MeSH | D009362 |

Metastasia (μετάστασις grekotik, «leku aldaketa»)[1] gaixotasun batek gorputzean zehar egindako hedadura edo aurreratzea da, beti ere jatorrizko lekutik beste organo batzuetara.
Izendapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskuarki minbiziaren hedatze prozesuari erreferentzia egiten badio ere, berez edozein gaixotasuni aplika dakiokeen terminoa da, hala nola enboliak edo endometriosia.
Minbizia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tumore guztiek hau egiteko gaitasuna daukate, mota gutxi batzuk izan ezik.
Jatorrizko organoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tumore ohikoenak dira metastasiak sortzen dituzten nagusiak ere: Birikako, bularreko, melanoma, heste lodiko, giltzurruneko, prostatako eta pankreakoa.
Helmugako organoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Odol gehiago jasotzen duten organoek aukera gehiago daukate horren bidez zelula metastasikoak hartzeko. Besteak beste, gibela eta birikak daude helmugako organo ohikoenen artean.
Tratamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tratamenduen artean kimioterapia, erradioterapia eta batzuetan kirurgia bera ditugu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) ASALE, RAE-; RAE. «metástasis | Diccionario de la lengua española» «Diccionario de la lengua española» - Edición del Tricentenario (kontsulta data: 2026-06-26).