Edukira joan

Miljacka

Miljacka
Datu orokorrak
Motaibaia
Luzera36 km
Geografia
Mapa
Koordenatuak43°52′10″N 18°17′27″E / 43.869309°N 18.290822°E / 43.869309; 18.290822
Hidrografia
Arro hidrografikoaDanube basin (en) Itzuli
IturburuaPale (en) Itzuli
Bokalea
()
Bosna (en) Itzuli

Miljacka (serbieraz: Миљацка) Bosnia eta Herzegovinako ibaia da, Sarajevo bere hiriburua zeharkatzen duena. «Sarajevoko ibaia» izateagatik da ezaguna, eta berehala identifikatzen da hiriarekin berarekin.[1]

Miljacka Bosnaren ibaiadarra da, eta Pale hiriaren ondoan, Sarajevotik kilometro batzuetara, du iturburua. Beraz, ekialdetik mendebaldera doa, 35,9 kilometrotan zehar.[2]

Miljacka bere usain eta ur txarrengatik da ezaguna, nahiz eta azken urteotan garbitzeko programak egin dituzten.[3] Hainbat zubi ospetsuk zeharkatzen dute ibaia, horien artean Gustave Eiffelek, Eiffel dorrearen eraikitzaileak, diseinatutakoa, eta Latindar Zubia, non Gavrilo Princip serbiar nazionalistak Franz Ferdinand Austriakoa artxidukea hil zuen.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Ingelesez) Baedeker, Karl. (1905). Austria-Hungary, Including Dalmatia and Bosnia. Michigango Unibertsitatea, 431 or..
  2. ↑ (Bosnieraz) «Izvor Mokranjske Miljacke: Najduža dokumentovana pećina u cijeloj BiH» bosanskiportal.com 2015-8-22.
  3. ↑ (Bosnieraz) «Prezentiran projekt "Čista rijeka Miljacka"» Klix.ba.
  4. ↑ Owings, W.A. Dolph.. (1984). The Sarajevo Trial. Chapel Hill, NC: Documentary Publications ISBN 0-89712-122-8..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]