Mo Chara
| Mo Chara | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Liam O’ Hanna |
| Jaiotza | Belfast, 1997ko urriaren 16a (29 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | Irlandako gaelera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | musikaria, raperoa eta aktorea |
| Kidetza | Kneecap |
| Izengoitia(k) | Mo Chara |
Liam Óg Ó hAnnaidh (ingelesez: Liam O'Hanna;[1] Belfast, 1997ko urriaren 16a), Mo Chara (euskaraz: «ene lagun») izen artistikoz ezaguna, irlandar rapero eta aktibista da.
Kneecap hip hop taldearen sortzaileetako bat da, irlanderaz zein ingelesez abesten du eta ezaguna da bere letra probokatzaileengatik, aktibismo politikoagatik eta irlandar hizkuntzaren aldeko bere jarreragatik.[2][3] Hainbat abesti izan ditu Irlandako Singles Chart zerrendan. Gainera, hirukoteko beste kideekin batera Kneecap filmeko protagonista izan zen. Filmak hainbat izendapen jaso zituen 78. BAFTA sarietarako.
2024ko azaroaren 21ean Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah talde xiitaren bandera bat erakutsi zuelakoan, «terrorismoa» leporatu zioten musikariari. Londresko Poliziak jarri zuen abian haren kontrako auzibidea, 2025eko maiatzean, batik bat hau izanik horretarako heldulekua: Erresuma Batuak talde terroristatzat dauka Hezbollah, 2019tik. Azkenerako, baina, 2025eko irailean epaileak bertan behera utzi zuen kasua, eta, hortaz, kargu guztietatik absolbitu zuen musikaria, kolpez. Epailearen esanetan, kargua aurkezteko prozeduran «akats tekniko bat» izan delako hartu zuten erabakia.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Kreps, Daniel. (2025-5-22). «Kneecap Member Charged With Terror Offense for Displaying Hezbollah Flag at Concert» Rolling Stone.
- ↑ (Ingelesez) Cooper-Fiske, Casey; Reynolds, Jordan; Black, Rebecca; O'Keeffe, Donal. (2025-5-22). «Kneecap: Terror charge is 'carnival of distraction' and 'political policing'» Irish Examiner.
- ↑ (Ingelesez) Manvel, Sarah. (2024-2-1). «Acting the Maggot – Critic's Notebook» Critics Notebook.
- ↑ «Kargu guztietatik absolbitu dute Kneecap taldeko Mo Chara» Berria 2025-09-26 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.