Edukira joan

NGC 1579

Koordenatuak: Zeruko mapa 04h 30m 13.8s, +35° 16′ 10″
Wikipedia, Entziklopedia askea
NGC 1579
Behaketa
AurkitzaileaWilliam Herschel
Aurkikuntza-data1788ko abenduaren 27a
KonstelazioaPerseus (konstelazioa)
Igoera zuzena67,546 °
Deklinazioa35,279 °
Izendapenak

NGC 1579, Iparraldeko Trifidoa izenaz ere ezaguna, Perseus konstelazioan dagoen nebulosa difuso bat da. Lemmon mendiko behatokiak argi ikusgaian ateratako irudian ikus daitekeenez, igorpen-nebulosa bat (irudiaren goiko gune gorria) eta islapen-nebulosa bat (beheko gune urdina) ditu. William Herschel astronomo alemaniar-britainiarrak aurkitu zuen 1788ko abenduaren 27an[1]. 600 ± 100 parsecera (1.960 ± 330 argi-urte) dago[2].

Nebulosa LkHα 101 izarrak argiztatzen du; izar masibo gorrixka bat da, Eguzkiarena baino 8.000 aldiz handiagoa den argitasuna duena[3]. Izar hori sistema bitar gazte bateko kidea da, eta Hubble espazio-teleskopioak ateratako irudiaren behealdean ikus daiteke[4]. Uste da sistema bitar hori masa txikiagoko eta, beraz, argitasun txikiagoko ehun bat izarrez inguratuta dagoela[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Courtney Seligman. New General Catalog Objects: NGC 1550 - 1599. .
  2. ↑ (Ingelesez) Andrews, Sean M.; Wolk, Scott J.. (2008-09). «The LkHα 101 Cluster» Handbook of Star Forming Regions, Volume I (Astronomical Society of the Pacific).
  3. ↑ (Ingelesez) Herbig, G. H.; Andrews, Sean M.; Dahm, S. E.. (2004-09). «LkHα 101 and the Young Cluster in NGC 1579» The Astronomical Journal 128: 1233–1253.  doi:10.1086/423043..
  4. 1 2 ScienceDaily. A Hubble view of NGC 1579: The Trifid of the North. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Astronomia Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.