Edukira joan

Negro Matapacos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Negro Matapacos

Bizitza
HeriotzaSantiago, 2017ko abuztuaren 26a
Heriotza moduaberezko heriotza
Jarduerak

Negro Matapacos (Beltza polizia-hiltzailea) txakur txiletar ospetsua izan zen. Ospea 2010eko hamarkadan Santiagon izandako kale-protestetan parte hartu zuelako lortu zuen. Ez zen kaleko txakurra jabea baitzuen: María Campos emakumea.[1]

Bere jatorrizko izena "Negro" zen. 2011ko ikasleen protestetan ezagun egin zen. Lepoan zapi gorria zuen zakur beltza, manifestariekin ibiltzen zen hezkuntzaren pribatizazioaren aurkako protestetan eta istiluetan Poliziaren aurka oldartzen zen. Paco Txilen Poliziari deitzeko destainazko modua da, horregatik jarri zioten izen hori. Ez zen protestetako kale-zakur bakarra, baina bai guztietara azaltzen zen bakarra, horregatik nabarmendu zen. Arrazoi naturalengatik hil zen, 2017ko abuztuaren 26an.[2]

2013ko abenduan, Victor Ramirez, Carolina Garcia, Nayareth Nain, Francisco Millan eta Sergio Medel de EnMarcha Films egileek egindako Matapaco dokumentala estreinatu zen. Viña del Mar-eko Santo Tomas Jaialdian Dokumental Onenaren saria eskuratu zuen.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Gaztelaniaz) Martinez, Carlos. (2012-11-06). «La otra vida del negro matapacos» The Clinic (kontsulta data: 2025-08-30).
  2. ↑ «Efemeridea: Negro Matapacos zakurra hil zen Txilen, 2011ko ikasleen protestetan ezagun egin zen» Argia (kontsulta data: 2025-08-30).
  3. ↑ En Marcha. (2013-12-23). Documental Matapaco (2013). (kontsulta data: 2025-08-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]