Edukira joan

New York City Opera

Wikipedia, Entziklopedia askea
New York City Opera
Datuak
Motaopera company (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Historia
Sorrera1943
webgune ofiziala
IBDB: 20648
Musicbrainz: 81efb93b-1173-444f-b997-f4489dfae846 Discogs: 2492982 Allmusic: mn0001734464 Edit the value on Wikidata

New York City Opera 1943an sortu zen, Fiorello LaGuardia alkatearen laguntzarekin, prezio eskuragarriak eta herrialdeko talentuentzat irekia dituen konpainia bat bultzatzeko. [1]

1983an, operan azpitituluak erabiltzen lehena izan zen.[2]

Prokofieven Любовь к трём апельсинам (Hiru laranjarekiko maitasuna), Wozzeck eta Ariadne auf Naxos operek, besteak beste, Amerikako estreinaldia jaso zuten, baita Béla Bartók, Benjamin Britten, Aaron Copland, Philip Glass, Hans Werner Henze edota Kurt Weil bezelako konpositoreen beste opera asko ere.

Konpainiak Handelen Giulio Cesare, Donizettiren Roberto Devereux eta Carlisle Floyden Susannah, Douglas Mooreren The Ballad of Baby Doe eta Leonard Bernsteinen Candide operak grabatu zituen, besteak beste.

Samuel Ramey, Sherrill Milnes, Carol Vaness, Lauren Flanigan, David Daniels, Amy Burton, Mark Delavan eta, bereziki, Beverly Sills soprano enblematikoaren karrerak abiarazi zituen, opera-etxe horretan ibilbide bikaina egin ondoren zuzendari nagusi bihurtu zena. Plácido Domingo tenore espainiarrak New York hirian izan zuen bere lehen arrakasta handia, Met-en debuta egin aurretik, Alberto Ginasteraren Don Rodrigoren paper titularra abestuz 1966an, konpainiak Lincoln Center-eko bere egoitza berrian izan zuen estreinaldian.

Finantziazio arazoak zirela eta, 2013ko urriaren 1ean konpainiaren Administrazio Kontseiluak 2013-2014 denboraldia bertan behera uzteko erabakia iragarri zuen, eta porrota deklaratzeko eta konpainia desegiteko tramiteak hastekoa, finantzaketa nahikoa lortzeko saiakerek huts egin ostean.[3]

2015ean, New York City Opera Renaissance izeneko irabazi-asmorik gabeko erakunde batek konpainiaren gainerako aktiboak erosi zituen, berriro martxan jartzeko asmoz, eta NYCOren porrotaren kasua zeraman epaitegiak onartu zuen hori.

Konpainiak 2016ko urtarrilean hasi zuen bere jarduera, Pucciniren Tosca lanaren antzezpen batzuekin (1944an NYCO antzeztu zuen lehen opera), 1900ean Erroman estreinatutako jatorrizko diseinuak erreproduzitzen zituen muntaia batean.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Ingelesez) «Home» New York City Opera (kontsulta data: 2025-04-09).
  2. ↑ (Ingelesez) Sandler, Ken. (1983-08-31). «NYC Opera To Use Subtitles» The Washington Post ISSN 0190-8286. (kontsulta data: 2025-04-09).
  3. ↑ (Ingelesez) Press, Associated. (2013-10-01). «New York City Opera to shut down after failing to meet $7m funding goal» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2025-04-09).
  4. ↑ (Ingelesez) Platt, Russell. (2016-01-15). «Rebooting “the People’s Opera”» The New Yorker ISSN 0028-792X. (kontsulta data: 2025-04-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]