Nika Prevc
| Nika Prevc | |
|---|---|
(2022) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Kranj, 2005eko martxoaren 15a (21 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Aita | Dare Prevc |
| Ama | Julijana Prevc |
| Haurrideak | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | eski jauzilaria |
Parte-hartzailea
| |
Nika Prevc (Kranj, 1999ko ekainaren 4a) eski-jauzilari esloveniarra da. 2025eko martxoan munduko errekorra ezarri zuen, 236 metrotako jauzia eginez.[1] 2026ko Neguko Olinpiar Jokoetan hiru domina eskuratu zituen, tartean urrezko bat.
Domen Prevc anaia nagusia ere eski jauzilaria da. Txapelduna izan zen 2026ko Neguko Olinpiar Jokoetan eta gizonezkoen jauzi luzeenaren errekorra du, 254,4 metro hain zuzen ere.[2]
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]13 urte zituela egin zuen lehenengo eski-jauzi txapelketa Klingenthalen (Alemania) eta hurrengo urtean toki berean irabazlea izan zen.
2022ko Munduko gazte mailako txapelketan urrezko bi domina irabazi zituen eta zilarrezko bat ere bai. Hurrengo urtean urrezko bat eta zilarrezko bi.
2025ean maila absolutuko Munduko txapelketan bakarkako proba biak irabazi zituen eta taldekako proban zilarra eskuratu zuen.
2026ko Neguko Olinpiar Jokoetan jauzi arruntean zilarra, jauzi handian brontzea eta talde mistoan Eslovenia izan zen garaile, anai arrebak elkarrekin zeudela.
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Neguko Olinpiar Jokoak | |||
|---|---|---|---|
| Urtea | Lekua | Domina | Proba |
| 2026 | Milan-Cortina d'Ampezzo ( |
Jauzi arrunta talde mistoa | |
| 2026 | Milan-Cortina d'Ampezzo ( |
Bakarka salto arrunta | |
| 2026 | Milan-Cortina d'Ampezzo ( |
Bakarka salto handia | |
| Munduko Eski Nordiko Txapelketak | |||
| Urtea | Lekua | Domina | Proba |
| 2025 | Trondheim ( |
Bakarka salto arrunta | |
| 2025 | Trondheim ( |
Bakarka salto handia | |
| 2025 | Trondheim ( |
Salto handia talde mistoa | |
| Europako Jokoak | |||
| Urtea | Lekua | Domina | Proba |
| 2023 | Zakopane ( |
Bakarka salto arrunta | |
| 2023 | Zakopane ( |
Bakarka salto handia | |
| 2023 | Zakopane ( |
Salto handia talde mistoa | |
Errekorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2025eko martxoaren 14an salto handiko errekorra ezarri zuen 236 metrotako jauzia eginez. Vikersundbakkenen (Norvegia) jokaturiko Munduko Kopako proban izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) EFE (Agencia). (2025-03-14). «Nika Prevc bate el récord mundial de salto al volar 236 metros» MARCA (kontsulta data: 2026-02-23).
- ↑ (Ingelesez) Federation, International Ski and Snowboard. «Prevc produces "amazing" world record as Lanisek wins in Planica» www.fis-ski.com (kontsulta data: 2025-12-26).