Novara
| Novara | |||
|---|---|---|---|
| Italiako udalerria | |||
| Administrazioa | |||
| Herrialdea | |||
| Italiako eskualdeak | |||
| Probintzia | Novarako probintzia | ||
| Izen ofiziala | Novara | ||
| Posta kodea | 28100 | ||
| ISTAT kodea | 003106 | ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 45°27′N 8°37′E / 45.45°N 8.62°E | ||
![]() | |||
| Azalera | 103,05 km² | ||
| Altitudea | 162 m | ||
| Mugakideak | Cameri, Galliate, Garbagna Novarese, Nibbiola, Romentino, San Pietro Mosezzo, Caltignaga, Granozzo con Monticello, Trecate eta Casalino | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 101.257 (2023ko urtarrilaren 1a) | ||
| Dentsitatea | 983 bizt/km² | ||
| Informazio gehigarria | |||
| Telefono aurrizkia | 0321 | ||
| Hiri senidetuak | Chalon-sur-Saône, Koblentza eta Haskovo (en) | ||
| Katastro kodea | F952 | ||
| Sailkapen sismikoa | 4 (Oso txikia) | ||
| Matrikula | NO | ||
| comune.novara.it | |||
Novara[1] (piemonteraz: Noara; lombardieraz: Nuara) Italiako ipar-mendebaldean dagoen Piemonte eskualdeko udalerria eta Novarako probintziako hiriburua da. Agogna eta Terdoppio ibaien artean dago, Milandik 50 km mendebaldera. 105.574 biztanle ditu[2] (2012) eta eskualdeko bigarren hiririk populatuena da, Turinen ondoren.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatarren okupazio garaian Novaria izena izan zuen. K.a. 49an, Julio Zesarrren agintaldian, municipium bilakatu zen. V. mendean suntsitua izan zen. 1110ean Henrike V.a Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadoreak hiria erre zuen. 1167an Lonbardiako Ligan sartu zen. Utrechteko Itunaren ondorioz (1714), Milanerriarekin batera, Austriaren eskura pasatu zen. 1738an Savoiako etxearen menpe gelditu zen. Novarako gudua (1849) erabakigarria izan zen Italiako Lehen Independentzia gerran, Josef Radetzky buru zuen austriar armada piemontear indarrei nagusitu baitzitzaien[3].
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriko eraikinik aipagarrienak hauek dira[3]:
- Santa Maria Assunta katedrala, 1577–1659 bitartean berreraikia.
- Katedralaren bataiategia, XI. mendekoa.
- San Gaudenzio basilika (1577-1887).
- XIII. mendeko gazteluaren (Castello Visconteo Sforzesco) hondakinak.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazaritza merkatu garrantzitsua da, arrozarentzat bereziki. Industriari dagokionez, kotoi eta zetaren manufaktura, kimikagintza, inprimagintza eta elikagaien transformazioa (gazta, galletak) dira aipagarrienak[3].
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Biztanleria-piramidea 2026 Guztira: 50.565 gizon, 52.673 emakume | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Iturria: Datu hauek ISTAT estatistika gune ofizialetik eskuratu dira[6] | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Etxebizitza eta etxeguneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ISTATen zentsu iraunkorraren arabera, 2021ean udalerrian 54.803 etxebizitza zeuden: 46.622 (% 85,1) okupatuta eta 8.181 (% 14,9) hutsik edo noizbehinka erabiliak. 2019an, okupatutako etxebizitzen % 69,6 jabetzan zeuden, % 25,5 alokairuan eta % 4,9 beste titulu batekin.
Erabilera (2021)
Okupatutako etxebizitzen jabetza-erregimena (2019)
2024an 48.544 etxegune (familia) zeuden udalerrian, eta horietatik 20.545 (% 42,3) pertsona bakarrekoak ziren. Etxegune bakoitzeko batez beste 2,1 kide zeuden.
Etxeguneak tamainaren arabera (2024)
Kirola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Novara Calcio herriko futbol taldea Serie A mailan ibilitakoa da.
Novaratar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Isabella Leonarda (1620–1704), musikagilea;
- Gianni Bettini (1860–1938), asmatzailea;
- Felice Casorati (1883–1963), margolaria;
- Carlo Emanuele Buscaglia (1915–1944), hegazkinlaria;
- Vittorio Gregotti (1927), arkitektoa;
- Domenico Fioravanti (1977), igerilaria;
- Matias Masucci aktorea;
- Oscar Luigi Scalfaro (1918-2012), Italiako presidentea;
Herri eta hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Novarak honako hiri senidetuak ditu:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
- ↑ Popolazione residente per sesso e circoscrizione al 31.12.2012 Comune.novara.it
- 1 2 3 Novara 2013. Encyclopædia Britannica Online. 2013ko urtarrilaren 27an begiratua.
- ↑ Popolazione residente dei comuni. Censimenti dal 1861 al 1991. ISTAT.
- ↑ Popolazione residente per territorio – serie storica. .
- ↑ (Italieraz) «Popolazione residente per età e sesso al 1° gennaio (POSAS)» Istat (kontsulta data: 2026-08-28).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Italieraz) Webgune ofiziala
| Artikulu hau Italiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
